Autorretratua hondo urdinez
Itxura
Autorretratua hondo urdinez | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ignacio Zuloaga |
Sorrera-urtea | 1942 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 84 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | Autorretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Argumentu nagusia | Ignacio Zuloaga |
Autorretratua hondo urdinez (gaztelaniaz, Autorretrato con fondo azul) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak bere buruari eginiko erretratua da. Ziur aski hauxe da margolariaren irudi ezagunena eta frankismo garaian, 1954an, 500 pezetako biletea marrazteko hori erabili zen hain zuzen,[1] nahiz eta bere autorretratu bakarra ez izan.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honetan Zuloagak bere burua hondo urdin eta lauso baten gainean margotu zuen. Ertilaria kaleko arropaz jantzita ikusten dugu, baina eskuan lanerako paleta eta margoak prest ditu. Argiak aurpegiaren alde bat azpimarratzen dio, bestea argi-ilunetan gelditzen baita. Eskuineko eskuaren hatz bat barneko motzaren sakelan sartua du, eta horrek, era batez, margolanean tentsio puntu bat sortzen du.