Arverni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auverniar» orritik birbideratua)
Gudari bat irudikatzen duen arvernien txanpona, k. a. V edo I. mendekoa.

Arverni edo arveniarrak[1] egungo Auvernian, Frantziako Erdialdeko Mendigunea inguruan, bizi zen herri galiarra izan zen. Erdialdeko Galiako herri nagusienetariko bat izan zen, zenbait aldiz erromatarrak borrokatu zituena.[2]

Galietako Gerra eta gero, egungo Clermont-Ferranden zegoen Gergovia zuten hiriburu baina lehen Corent eta Gondole oppidumak omen ziren. Aztarnategietan topaturiko aztarnen arabera, zaldiz eta zaldunez osaturiko hilobi kolektiboak, erregeek erabiltzen zituzten tenpluak edo txanponak egiten zituzten.

Vercingetorix galiar buruzagia (K.a. 46an hila) arveniar leinukoa zen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Saila, Kultur. (2011-07-18). «Vertzingetorix» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-29).
  2. Guichard, V.. (1995). Les Arvernes. in: Redécouverte des Gaulois. Paris: Errance.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]