Auxerreko dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auxerreko dama
Lady of Auxerre Louvre Ma3098 n1.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea K.a. VII. mendea
Mugimendua Daedalic style (en) Itzuli
archaic sculpture (en) Itzuli
Amaiera lekua Kreta
Ezaugarriak
Materiala(k) shelly limestone (en) Itzuli
Altuera 75 zentimetro
Genero artistikoa Kore (eskultura)a
Deskribapena
Kokapena
Lekua Room 170 (en) Itzuli
Bilduma Louvreko antiguedade greziar, etruriar eta erromatarren departamendua
Inbentarioa Ma 3098

Auxesko Dama, Korai Auxerrekoa bezala ere ezaguna, kareharriz egindako greziar eskultura bat da, tamaina txikikoa (75 cm-ko altuera), jatorrian margotuta zegoena, aro arkaikokoa. Louvre Museoan dago, Parisen.

Artilea, K. a. VII. mendekoa da. K. a. 38an, Grezia Aro Iluna deitzen den horretatik irteten ari zenean. Daliko estilokoa den estatua kretar bat dela ezarri da.

Irudiaren nortasuna zalantzazkoa da: jainkosa bat izango zela proposatu da, ekialdeko jainkosak irudikatzen dituzten terrakotazko irudiekin nolabaiteko analogiagatik, baina, era berean, otoitz egiteko jarreran eskainia izango zen emakumea edo ugalkortasun gurtza baten zerbitzaria izango zela iradoki da.

Estatua Frantzian egotearen inguruabarrak ilunak dira: oso litekeena da estatua Eleuternan aurkitu izana XIX. mendean, antzinako hiri horretako nekropoli batean aurkitutako material arkeologiko ezberdinen antzekotasunagatik. Ezagutzen da, estatua, 1895ean, Auxerreko antzokiko atezainak erosi zuela, eta, operetako dekorazio bezala erabili ondoren, Auxerreko museora pasa zela, non, 1907an, Louvreko Museoko langile batek aurkitu zuen. 1909an Louvreko Museora pasa zen Henri Harpigniesen margolan batek trukatu ondoren.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jean-Luc Martinez, 2000. La Dame d'Auxerre (Réunion des Musées Nationaux)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]