Auxkin Perez de San Roman Alkorta

Wikipedia, Entziklopedia askea

Auxkin Perez de San Roman Alkorta, pilota arloan Auxkin izenaz ezaguna, (Oiartzun, Gipuzkoa, 1974ko urtarrilaren 17a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen, Aspe enpresakoa. Estatistika ofizialek diotenez, 1,85 m luze da, eta 82 kg pisatzen zuen. Pilotari gisa Lizarrako (Nafarroa Garaia) San Miguel klubean hezia.[1] Profesionaletako estreinako partida 1998ko maiatzaren 1ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Azkena, berriz, 2007ko martxoaren 19an, Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan.[2] Orain Irunen (Gipuzkoa) bizi da, eta suhiltzaile lan egiten du.[erreferentzia behar]

Estatistikak

Bere pilotari ibilbide osoan, zenbaki hauek izan zituen Auxkinek, Aspe enpresaren webgunean ageri denez:[3]

Jokatutako partidak Irabaziak Galduak Aldeko tantoak Aurkako tantoak
579 319 260 10426 9712

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tino REY: «Estella, tierra de zagueros», El Correo, 2006-01-10.
  2. (Gaztelaniaz) «Auxkin jugó su último partido como profesional», Manista.com, 2007-03-20.
  3. «Estatistikak», Aspepelota.com.