Auzibide
Auzibidea, epaiketa politikoa, impeachment edo kargugabetzea zuzenbide anglosaxoiaren figura da, goi kargodun publiko bat auzipetzea ahalbidetzen duena. Legebiltzarrak onartu behar du auzipetze hori eta gero akusatuaren epaiaz arduratu. Zigortzeak kargugabetzea eta antzeko lanetarako gaitasunik gabe uztea dakar. Askotan, legebiltzarrak ezin du pertsona bat gartzelera bidali, beraz, epaiketa ez-politikoa gerta daiteke ere.
Besteak beste Bill Clinton (1999), Andrew Johnson (1868) eta Donald Trump (2019 eta 2021), Ameriketako Estatu Batuetako lehendakariak beraien kargutik kentzeko prozesua pairatu zuten. Haietako inor ez zuten kargugabetu. Andrew Johnson boto bat gehiago behar izango zuen kargugabetzeko. Donald Trump, bozketa gertatzean, Etxe Zuritik kanpo zegoen, baina senatoreek berriz presidente izan ez dadin bozkatu zuten.
Hego Korean, 2024an, Yoon Suk-yeol presidenteak gerra-legea aldarrikatu eta gero, Hego Koreako Legebiltzarrak epaitu zuen, eta ekainerako hauteskunde berriak adostu ziren.
Epaiketa hauek sistema presidentzialetan besterik ez dira existitzen, presidentearen konfidantza hauteskudeetatik baitator, eta ez legebiltzar batengatik. Sistema parlamentarioetan, ohi, "zentsura mozioa" erabil daiteke, Espainian eta erkidegoetan bezala. Frantzian, adibidez, lehen ministroa zentsura-mozio batez ken daiteke, baina presidenteak epaiketa bat behar du. Zentsura-mozioak ez bezala, epaiketak krimen edo bidegabekeri bat gertatu izana behar du.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |