Avatar, azken aire maisua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Avatar, azken aire maisua
Jatorria
Sortzailea Michael Dante DiMartino Itzuli eta Bryan Konietzko Itzuli
Argitaratze-data 2005
Jatorrizko izenburua Avatar: The Last Airbender
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua 3
Atalak 61
Ezaugarriak
Genero artistikoa fantasy television Itzuli, film komikoa, haurrentzako filma eta abenturazko filma
Hizkuntza ingelesa
Iraupena 23 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Michael Dante DiMartino Itzuli
[[Kategoria:Michael Dante DiMartino Itzuli zuzendutako telesailak]]
Gidoigilea(k) Aaron Ehasz Itzuli
Tim Hedrick Itzuli
Michael Dante DiMartino Itzuli
Bryan Konietzko Itzuli
[[Kategoria:Aaron Ehasz Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Tim Hedrick Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Michael Dante DiMartino Itzuli idatzitako telesailak]]
[[Kategoria:Bryan Konietzko Itzuli idatzitako telesailak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Jeremy Zuckerman Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Nickelodeon
Hasiera-data 2005eko otsailaren 21a
Amaiera-data 2008ko uztailaren 19a
Fikzio-unibertsoa World of Avatar Itzuli
Historia
Jasotako sariak Kids' Choice Award for Favorite Cartoon
Peabody Award
Genesis saria
Nominazioak Primetime Emmy Award for Outstanding Animated Program
Kids' Choice Award for Favorite Cartoon
Kanpo loturak
www.nick.com/avatar-the-last-airbender/
kronologia

Avatar, azken aire maisua The Legend of Korra Itzuli
Artikulu hau telebista saioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Avatar (argipena)».

Avatar, azken aire maisua (ingelesez, Avatar: the last airbender) marrazki-bizidun telesail estatubatuarra da, Bryan Konietzkok eta Michael Dante DiMartinok sortua. Nickelodeonek emititu zuen 2005eko otsailetik 2008ko uztaila bitartean. Hiru denboraldi ditu.

Telesaila asiar kulturako testuinguru batean kokatua da eta bertan lau elementu klasikoetako bat (ura, lurra, sua edo airea) menperatzeko gaitasuna duen jendea ageri da, maisu edo maistrak deitzen direnak. Istorioak Aang azken aire maisuaren gorabeherak kontatzen ditu, profeziak avatar izango dela seinalatu baitu (lau elementuak menperatu eta munduan oreka mantentzen duen gizabanakoa). Istorian abenturak, borroka martzialak eta garapen pertsonal zein espirituala ageri dira.

Telesailak arrakasta handia ukan zuen, eta 2012 eta 2014 urteen artean bigarren telesail bat ere emititu zen, Legend of Korra izenekoa eta hurrengo avatarraren gorabeherak kontatzen zituena. Bestalde, komiki sorta bat sortu zen, jatorrizko telesailaren jarraipena kontatuz. Arrakasta gutxi izan zuen filme bat ere egin zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila asiar kutsuko mundu batean kokatzen da. Mundua lau erreinu edo lurraldetan banatua dago, lurralde bakoitza elementu bati dagokiolarik. Gainera, lurralde bakoitzeko jendearen arteko zenbait gai dira dagokien elementua manipulatzeko, edo telesailean dioten bezala, menperatzeko. Gaitasun hori duen jendeari "maisu" edo "maistra" esaten zaie. Adibidez, lur-erreinuko gizabanako batek lurra menperatzeko gaitasuna balu, "lur maisu" edo "lur maistra" titulua luke. Elementuen menperatzea gogo-indarra eta borroka-arteari dagozkion mugimenduak konbinatuz burutzen dute maisu eta maistrek.

Mundu horretan, Avatar deritzona da lau elementuak menpera ditzakeen pertsona bakarra. Bere funtzioa lurraldeen artean armonia mantentzea da, arazoak konponduz eta gatazketan epaile bezala jokatuz. Horrez gain, avatarra gizakien munduko eta izpirituen munduko zubia da, bi munduen arteko oreka gordez. Avatarra hiltzean avatar berri bat jaiotzen da, beste erreinu batean, ziklo jakin bati jarraituz (ura, lurra, sua, airea). Avatarrak elementuak menperatzeko gaitasun berezia baldin badu ere, beste maisu-maistra guztiak bezala trebatu behar du hauek behar bezala erabiltzen ikasteko.

Elementuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau elementu oinarrizko daude: ura, lurra, sua eta airea. Lurra eta airea kontrako elementutzat jotzen dira, baita sua eta ura ere. Zikloan ageri dira, eta avatarrak zikloaren ordenari jarraituz menperatu behar ditu (Aang aire maisua da, lehenik airea menperatu behar du, eta ondoren ura, lurra eta sua, avatar bihurtzeko). Elementu bakoitzak bere izaera du:

  • Airea askatasunarekin lotzen da. Arintasuna eta bizkortasuna erabiltzen dute aire maisu-maistrek borrokan.
  • Ura aldaketarekin eta moldakortasunarekin lotzen da. Ur maisu-maistrek arerioaren indarra baliatzen dute borrokatzeko, eta haien mugimenduak malguak dira.
  • Lurra irmotasunarekin lotzen da. Lur maisu-maistrek eraso eta defentsaren arteko oreka bilatzen dute, arerioa erasotzeko une egokienaren zain egonez.
  • Sua boterearekin lotzen da. Su maisu-maistrek zuzeneko kolpeak baliatzen dituzte etsaiaren kontra borrokatzeko.
Telesailean lau elementuetako bakoitza sinbolizatzen duten irudiak (airea, ura, lurra eta sua, hurrenez hurren).

Lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avatarraren mundua lau nazioetan banatua da.

Badirudi elementu bakoitza lurralde bati lotua dagoela. Lurralde bakoitzean sorturiko maisuek elementu jakin hori menperatzeko gai dira. Lurralde ezberdinetako ezaugarri kulturalak asiako herrietan oinarrituak dira.

  • Aire nomadak: alderrai bizi dira, eta munduan sakabanaturiko tenpluetan elkartzen dira. Tenpluak meditazio eta ikasketa gune dira, eta monjeen bizileku. Tibeteko biztanle eta monjeen kutsua dute aire nomadek.
  • Ur tribuak: poloetan bizi dira. Hegoaldeko ur tribua txikiagoa dela dirudi, eta iparraldekoa garatuagoa da, hiri handiak baitira bertan. Bada lur erreinuetako aintziretan bizi den ur tribu ttiki bat ere. Inuit herria gogorarazten duen janzkera eta ezaugarriak dituzte.
  • Lur erreinua: lurralderik handiena da, kontinente nagusi osoan zehar edatzen baita. Ba Sing Se da hiriburua, eta bertan bizi da erregea. Hala ere, badira beste erreinu txikiak ere, Omashu adibidez, nolabaiteko burujabetasuna badutenak. Estetikoki, txina eta mongoliako aitzinako kulturen ezaugarriak dituzte bertakoek.
  • Su nazioa: mendebaldeko uhartediko biztanleek osatzen dute. Hiriburuan bizi den su erregea dute buru. Teknologia garatuena duen nazioa da, besteek ez bezala metalezko tresneria eta lurrun makinak erabiltzen baitituzte. Japoniar kutsua dute haien janzki eta ohiturek.

Bestalde, bada gizakien munduaz gain izpirituen mundua deritzon toki bat. Bertan aitzinako izpiritu eta mamuak bizi dira, mota ugaritakoak.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aang: Gazte alaia eta buruarina da aire maisu hau. Avatar izatearen ardurak bildurtzen du, berarentzat gehiegi delakoan. 12 urte zituelarik jaso zuen avatarra zenaren berria, eta ihes egin zuen. 100 urte egon zen izozmendi batean izozturik.
  • Katara: Hegoaldeko ur tribuko gaztea, eta bertako azken ur maistra. 14 urte ditu eta neska goxoa eta arduratsua da. Ur menperatzen duen arren, ez du irakaslerik izan. Benetako ur maistra bihurtu nahi du.
  • Sokka: Katararen anaia da, irudimen handikoa eta txistezalea. Aita hegoaldeko ur tribuko buruzagia du, eta horregatik gerlari handi bihurtu nahi du Sokkak.
  • Zuko: 16 urteko gazte hau su erregearen semea eta su maisua da. Deserriratua izan zen gorteko protokoloa hausteagatik, eta ohorea berreskuratu eta aitaren ondora itzultzeko avatarra ehizatzea da bere asmo bakarra.
  • Iroh: Su nazioko generala eta su maisua da. Tronuaren oinordeko zen, baina anaiaren mesedetan galdu zuen oinordekotza hori. Pazientzia eta jakinduria handia du eta bere iloba Zukoren gidaria eta aholkularia da.
  • Toph: Lur erreinuko neskatila itsua. 12 urte soilik ditu, baina munduko lur maistra handienetakoa da, bere gurasoei ezkutatzen dien arren.
  • Appa: Aangek gidatzen duen aire-bisontea da.
  • Momo: Lemur hegalaria da, taldekideen maskota. Itxuraz, janaria da bere kezka bakarra.
  • Azula: Zukoren arreba eta su erregearen alaba gazteena. Manipulatzailea eta maltzurra da, eta su maisu boteretsua. Aitaren ondoren su erregina bihurtzea da bere asmoa.

Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zhao: Su nazioko generala eta su maisua. Bihozgabea da eta bere helburua su nazioaren handitasuna bermatu eta jerarkian gora egitea da.
  • Pakku: Iparraldeko ur tribuko ur maisu handiena da.
  • Yue: Iparraldeko ur tribuko erregetzaren oinordekoa.
  • Mai: Azularen txikitako laguna da. Serioa, hotza eta emozio gutxikoa da, eta borrokalari trebea.
  • Ty Lee: Azularen txikitako laguna. Baikorra eta buruarina da, baina oso borrokalari trebea. Arerioak mugiezinik uzteko gai da bere kolpe bereziekin.
  • Suki: Kyoshi uharteko gerlaria.
  • Ozai: Su nazioaren burua, su maisu boteretsuenetako bat. Zuko eta Azularen aita da, eta Iroh-ren anaia gaztea.
  • Bumi: Omashuko erregea, lur maisu ahaltsuenetako bat izateaz gain, adimen oso bihurria du.
  • Jeong Jeong: su maisu boteretsuenetako bat da. Su armadatik desertatu zuen gerrak zilegitasunik ez zuelakoan.
  • Piandao: su nazioko ezpatari entzutetsuena.
  • Hakoda: hegoaldeko ur tribuko buruzagia da eta Katara eta Sokkaren aita.
  • Gyatso: hegoaldeko aire tenpluko aire maisu handia, eta Aangen irakasle maiteena.
  • Roku: Aangen aurreko avatarra, su naziokoa. Hilik dagoen arren, izpirituen mundutik harremana du Aangekin.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istoriak Aang avatarraren gorabeherak kontatzen ditu. Aire maisua jatorriz, ihes egin zuen avatarra izateko ardurak bildurturik. Galdu eta ehun urtez lozorroan egon bitartean, suaren nazioak mundua konkistatzeari ekin zion. Konkista hasteko, Sozinek, orduko sutarren erregeak, kometa batek sutarrei ematen zien ahalmena baliatu zuen. Avatarra esnatzean, Ozai da su nazioaren buru, eta gerrak aurrera darrai. Avatarrak eta bere lagunek Ozairi aurre egin behar diote, baina lehenik Aangek elementu guztiak menperatzen ikasi behar du. Istoria hiru denboralditan zehar kontatzen da, eta denboraldi bakoitzari "liburu" deritzote.

Lehen liburua: ura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desagerturiko Aang avatarra hegoaldeko ur tribuko bi gaztetxok topatzen dute, Katara eta Sokkak. Laister, su erreinukoek horren berri jakin eta hura harrapatu nahian hasiko dira. Alde batetik Zuko, su-erregearen seme deserriratua eta bestetik Zhao, su erreinuko komandantea nabarmenduko dira. Aang avatarrak ipar poloko ur tribura heldu behar du, ura menperatzen ikasteko.

Bigarren liburua: lurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avatarrak eta bere lagunek lur-erreinuetara jotzen dute lur maisu edo maistra bat topatzeko esperantzaz. Zukoz gainera, haren arreba Azula ere haien atzetik dabil oraingoan. Lur-erreinua sutarren inbasio eta okupaziotik babesten saiatuko dira Aang, Katara eta Sokka. Aldi berean, Ozai erregeari aurre egiteko plan bat pentsatzen hasiko dira.

Hirugarren liburua: sua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Avatarrak eta bere lagunek su-erreinura joko dute, su erregeari aurre egin edo su maisu bat topatzea da haien asmoa.

Ahotsak eta bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Jatorrizko ahotsa Bikoizketa
Aang Zach Tyler
Katara Mae Whitman
Sokka Jack De Sena
Zuko Dante Basco Xabi Tolosa
Iroh Mako, Greg Baldwin Aitor Larrañaga
Toph Jessie Flower
Azula Grey Griffin
Suki Jennie Kwan
Ozai Mark Hamill
Zhao Jason Isaacs Kepa Cueto
Mai Cricket Leigh
Ty Lee Olivia Hack
Bumi Andre Sogliuzzo Felix Arkarazo
Pakku Victor Brandt
Yue Johanna Braddy
Jeong Jeong Keone Young Kandido Uranga
Piandao Robert Patrick
Hakoda André Sogliuzzo
Gyatso Sab Shimono
Roku James Garrett

Harrera, kritika eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaila arrakastatsua izan zen ikusle kopuruaren aldetik: Estatu Batuetan 3,1 milioi ikusle izan zituen atal bakoitzean, bataz beste, emititu zen garaian. Ikusle gehieneko atala 5,6 milioi ikusle izatera heldu zen. Denbora joan ahala beste herrialde askotan emititu dute, hamaikatxo hizkuntzatan bikoizturik.

Telesailak kritika onak jaso zituen. Gidoia, girotzea eta animazioaren kalitatea goraipatuak izan ziren, eta bereziki txalotu ziren pertsonaien garapen emozionalari eman zitzaion garrantzia.

Telesailak sari ugari jaso zituen, tartean bost Annie sari, Genesis sari bat, Primetime Emmy sari bat eta Peabody sari bat.