Avdiivkako gudua

Koordenatuak: 48°08′N 37°46′E / 48.13°N 37.77°E / 48.13; 37.77
Wikipedia, Entziklopedia askea
Avdiivkako gudua
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko otsailaren 20a2024ko otsailaren 17a
LekuaAvdiivka, Donetskeko oblasta (Ukraina)
Koordenatuak48°08′N 37°46′E / 48.13°N 37.77°E / 48.13; 37.77
EmaitzaErrusiarren garaipena
Lurralde-aldaketakAvdiivka, errusiar indarren esku
Gudulariak
 Errusia[oh 1]
Donetskeko Herri Errepublika (2022ko irailaren 30a arte)
 Ukraina
Buruzagiak
Errusia Andrey Mordvichev Ukraina Oleksandr Syrskyi
Indarra
Errusiako Indar Armatuak
DHEko Herri Milizia Ekialde Hurbileko mertzenarioak[2]

Ukrainako Indar Armatuak

Ekialde Hurbileko mertzenarioak[3]
Galerak
ezezaguna ezezaguna
>17 zibil hil;[oh 2] >33 zibil zauritu[oh 3]

Avdiivkako gudua alde batetik Errusiako Indar Armatuak zein Donbassko indar separatistak eta bestetik Ukrainako Indar Armatuak elkarren aurka borrokan izan zituen gudu bat izan zen, Errusia-Ukraina gerraren barnean, Donbassen dagoen Avdiivka hiria kontrolatzeko helburua izan zuena.[10] Donbassen indarkeria berriro piztu zenean hasi zen gudua, 2022ko otsailaren 21ean, Errusiako presidente Vladimir Putinek, Donetskeko Herri Errepublikaren independentzia aintzatetsi ondoren.[11] Lehenago, gerra beraren barruan, 2017an, Avdiivka hiriak beste gudu bat pairatu zuen; Avdiivkak suntsiturik bukatu zuen, eta Ukrainako indarren esku mantendu zen.[10] Geroago, Errusiak Ukraina inbaditzean, Avdiivka izan zen eraso zioten lehen tokietako bat.[12]

2024ko otsailaren 17an, ukrainar indarrek Avdiivka hornitzeko zerabiltzaten azken bideak errusiarrek eteteko arriskua handia zelarik, ukrainar indarren komandante buru Oleksandr Syrskyik iragarri zuen ukrainar indarrak Avdiivkatik erretiratzen ari zirela, «inguratuak izateko arriskua saihestearren eta gudarien bizitzak eta osasuna babestearren».[13][14] 2023ko Bakhmuteko guduaz geroztik errusiarrek lortutako garaipen nabarmenena zela jo zen.[15][16]

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera-borrokak (2022ko otsaila–apirila)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borrokak otsailaren 20an hasi ziren, indar errusiazaleak Avdiivkan berriro borrokan hasi zirenean.[17] Donetskeko Indarrak hirian sartu ziren egun hartan, baina uxatuak izan ziren.[18] Otsailaren 21ean, tropa errusiarrak Avdiivkan separatistei laguntzen ari zirela jakinarazi zen, Errusiak informazio hura ukatu egin zuen arren.[12] Errusiak Ukrainaren inbasioa hasi zuenean, Avdiivka izan zen bere helburu nagusietako bat.[19]

Martxoaren 13an, indar errusiarrek Avdiivkako Koke-Planta bonbardatu zuten.[19] Martxoaren 25ean jakinarazi zenez, Artyom Murakhovsky, Azov Batailoiko komandanteetako bat, Avdiivkan hil zen.[20] Apirilaren 8an, Errusiak bideratutako bonbardaketa batetan pertsona bat hil eta beste bat zauritu zen.[21]

Borroken gora egitea (2022ko apirila–)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Donbasseko gudua»

Apirilaren 13an, zibil bat hil eta beste hamabi zauritu ziren Avdiivkan.[8]

Apirilaren 18an, Errusiak Ekialdeko Ukrainako erasoaldia berrindartu zuen, besteak beste, Avdiivka berriro erasotzen hasiz.[22][23][24] Ondorioz, Avdiivkako 2,000 biztanle inguru lurpetik ihes egin behar izan zuten.[25][26][27] Apirilaren 20an, Sergei Agranovitx, Donetskeko Sparta Batailoiko kidea, hil zuten, Avdiivkan.[28]

Maiatzaren 3an, eskualdeko gobernadorearen arabera, gutxienez hamar pertsona hil ziren koke-plantaren aurkako beste eraso batean. Haren arabera, langileak lana amaitu eta autobusaren zain zeudenean gertatu zen erasoa.[9]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ustez, 2022ko otsailaren 21etik; ofizialki, 2022ko otsailaren 24tik.
  2. Bi hildako;[4] hildako bat;[5] hildako bat;[6] bi hildako;[7] hildako bat;[8] hamar hildako.[9]
  3. Zauritu bat;[5] bi zauritu;[6] hiru zauritu;[7] hamabi zauritu;[8] hamabost zauritu.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.trendsmap.com/twitter/tweet/1516908930265403392
  2. https://www.theguardian.com/world/2022/apr/19/russia-deployed-20000-mercenaries-ukraine-donbas-region
  3. https://english.pravda.ru/news/world/151194-ukraine_foreign_mercenaries/
  4. https://web.archive.org/web/20220326165229/https://kyivindependent.com/uncategorized/2-civilians-killed-by-shelling-in-avdiivka-in-donetsk-oblast/
  5. a b https://web.archive.org/web/20220409085607/https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3451940-one-person-killed-one-wounded-in-russian-shelling-of-avdiivka-community.html
  6. a b https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3435799-russian-aircraft-hit-avdiivka-and-its-outskirts-killing-one-injuring-two.html
  7. a b https://www.ukrinform.net/rubric-ato/3433668-2-civilians-killed-3-wounded-in-russian-shelling-of-avdiivka.html
  8. a b c (Ingelesez) «Live updates | Zelenskyy: No one can predict length of war» AP NEWS 2022-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
  9. a b c (Nederlanderaz) «Explosies en stroomuitval in Lviv • VN: eerste evacués uit Azovstal in Zaporizja» nos.nl.
  10. a b (Ingelesez) Crosbie, Jack; Crosbie, Jack. (2022-02-20). «Their Town Has Been on Ukraine's Front Line for 8 Years. But They Won't Give Up on It Yet» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  11. (Ingelesez) Troianovski, Anton. (2022-02-21). «Putin Orders Troops to Separatist Regions and Recognizes Their Independence» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  12. a b (Ingelesez) Sahuquillo, María R.. (2022-02-24). «Ready for the worst: Life in the trenches of Ukraine’s Donbas region» EL PAÍS English Edition (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  13. (Ingelesez) «Avdiivka: Ukraine troops leave embattled eastern town» BBC 2024-02-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  14. (Ingelesez) Walker, Shaun. (2024-02-17). «Ukrainian forces withdraw from Avdiivka to avoid encirclement, army chief says» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  15. (Ingelesez) «Russia claims full control of Avdiivka, says Ukrainian troops still in town» Al Jazeera (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  16. (Ingelesez) Méheut, Constant. (2024-02-17). «What to Know About the Fall of Avdiivka» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  17. (Ingelesez) Carlsson, Mattias; Hammarstrom, Niclas. (2022-01-20). «On the Front Lines of Ukraine’s War With Russia» New Lines Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  18. (Ingelesez) Losh, Jack. «This Ukrainian City Was Already Battered. Now It’s Bracing for War.» Foreign Policy (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  19. a b (Ingelesez) Reuters. (2022-03-13). «Ukraine's largest steel firm says shells hit Avdiivka coke plant» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  20. (Ingelesez) Sweeney, Steve. (2022-03-25). «Leader of Neonazi Azov Battalion reportedly killed» Morning Star (Noiz kontsultatua: 2022-04-04).
  21. (Ingelesez) «One person killed, one wounded in Russian shelling of Avdiivka community» www.ukrinform.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  22. https://ukranews.com/en/news/850520-russian-military-fail-to-take-by-storming-popasna-novotoshkivske-avdiivka-and-mariinka-armed-forces
  23. (Ingelesez) «Ukrainian defenders refuse to surrender» Eagle-Tribune.
  24. (Ingelesez) Rousseau, Daphne. «Ukrainian president: Russia's large-scale offensive in eastern Ukraine has started» www.timesofisrael.com.
  25. Landry, Carole. (April 20, 2022). «On the Front Line in the East» The New York Times.
  26. Schwirtz, Michael. (April 20, 2022). «A Ukrainian Town Goes Underground as Russia Assaults the East» The New York Times.
  27. «Ukrainian town Avdiivka goes underground as Russia assaults the East» The Indian Express April 21, 2022.
  28. (Ingelesez) «https://web.archive.org/web/20220421014913/https://twitter.com/nexta_tv/status/1516908930265403392» Twitter (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]