Avignon
Avignon[1] (okzitanieraz Avignoun edo Avinhon) Frantziako eta Okzitaniako hiria da, Vaucluse departamenduko hiriburua. Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean dago, Rodanoren ezkerreko bazterrean. 4 kantonamendutako burua da. 2012an 89.380 biztanle zituen[2] 43,95 kilometro koadrotan banatuta. Hiriko gune historikoa UNESCOren gizateriaren ondare izendaturik dago[3]. Okzitanerazko aldakitzat hartzen den probentzeraz egiten da hirian.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Galiarren hiria izan ondoren, Avignon erromatar kolonia bihurtu zen Zesar Augustoren garaian, Avenio izenarekin. 536. urtean frankoen eskuetara igaro zen eta bi mende geroago Charles Martelek suntsitu zuen, arabiarrekin elkartu zelako (736-737). Ondoren, Arles erreinu eta Okzitaniako Tolosaren nahiz Proventzako kondeen esku egon zen. Albiarren aurkako gurutzadan katolikoen aurka jardun zuten Avignongo biztanleek.
Filipe IV.a Ederrak Aita Santu frantsesa nahi eta lortu zuelarik, Klemente V.a, Avignon bihurtu zen Aita Santuen egoitza (1309). Zazpi Aita Santu izan ziren Avignonen 68 urtean: Klemente V.a, Joan XXII.a, Benedikto XII.a, Klemente VI.a, Inozentzio VI.a, Urbano V.a eta Gregorio XI.a. Azken honek Erromara eraman zuen aitasantutza berriro 1377an. Mendebaldeko Zismaren ondorioz (1378-1413), Avignon bi antipapen egoitza bilakatu zen: Klemente VII.a eta Benedikto XIII.a (Pedro de Luna).
Frantziako Iraultza arte, Aita Santuek gobernatu zuten Avigonen, ordezkarien bidez. Iraultza garaian, Avignongo herria Aita Santuen aurka altxatu zen eta Frantziako anexioaren aldeko botoa eman ondoan (1790), 1791n Frantziako hiria osorik bihurtu zen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Rodano ibaiaren ezker aldean dago kokatua, Vaucluse departamenduan, Paristik 653 km hegomendebaldera eta Marseillatik 80 kilometro ipar-mendebaldera.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avignonek klima azpitropikal hezea du, Cfa Köppen klima sailkapenaren arabera.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.9 | 11.7 | 15.6 | 18.6 | 23.2 | 27.4 | 30.8 | 30.2 | 25.2 | 20.0 | 13.7 | 10.1 | 19.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.8 | 7.1 | 10.4 | 13.2 | 17.5 | 21.4 | 24.4 | 23.9 | 19.7 | 15.3 | 9.7 | 6.4 | 14.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.4 | 5.2 | 7.8 | 11.8 | 15.4 | 18.0 | 17.6 | 14.1 | 10.6 | 5.7 | 2.7 | 9.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51.0 | 39.4 | 43.9 | 66.0 | 65.3 | 38.3 | 36.9 | 42.3 | 102.0 | 92.9 | 75.4 | 55.7 | 709.1 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 5.7 | 4.9 | 4.9 | 7.2 | 6.3 | 4.7 | 3.0 | 3.5 | 5.5 | 7.2 | 6.6 | 6.4 | 65.9 |
Eguzki orduak | 132 | 137 | 193 | 230 | 265 | 299 | 345 | 311 | 238 | 187 | 135 | 124 | 2596 |
Iturria: Lameteo.org[4] |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avignongo gune historikoa: Aita Santuen jauregia, apezpiku multzoa eta Avignongo zubia1![]() | |
![]() Avignongo Aita Santuen jauregia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 228rev |
Kokalekua | ![]() |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1995 (XIX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Udan Avignongo antzerki eta arte eszenikoen jaialdia ospatzen da.
Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avignon Orizo sareak zerbitzatzen du, garraiobide hauek dituen sarea:
- Avignongo tranbia
- Avignongo igarotze azkarreko autobusa
- Avignongo autobusak
- Avignongo bizikleta zerbitzua
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aita Santuen jauregia
- Petit Palais museoa
- Avignongo katedrala
- Saint-Bénézet zubia
- Avignongo harresiak
Avignondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Avignonen ondorengo pertsonaiak jaio ziren.
- Pierre Boulle (1912-1994), Le Pont de la Rivière Kwai eta La Planète des singes eleberrien idazlea.
- Alexandro Rodaskoa (1591-1660), misiolari jesuita.
- Mireille Mathieu (1946), abeslaria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 36. Araua
- ↑ 84007-Avignon: Populations légales 2012 de la commune. insee.fr (Noiz kontsultatua: 2016-02-20).
- ↑ Centre historique d’Avignon : Palais des papes, ensemble épiscopal et Pont d’Avignon. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-20).
- ↑ Normales climatiques 1981-2010: Orange. lameteo.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-20).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala
- (Gaztelaniaz) Itzulpena Gaztelaniazko Avignon artikulutik.
![]() |
Gizateriaren Ondarea Frantzian | ![]() |
---|---|---|
Albiko aita santuen hiria • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amiensko katedrala • Arc-et-Senansko errege gatzaga • Arlesko monumentu erromatar eta erromanikoak • Avignongo Aita Santuen jauregia eta zubia • Bordeleko kaiak • Bourgesko katedrala • Carcasona • Chartresko katedrala • Chauvet leizea • Pianako kalatuak • Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak • Done Jakue bidea* • Belgika eta Frantziako ezkila-dorreak • Fontainebleauko jauregia • Monte Perdido • Lascauxko kobazuloa • Le Havre • Loira ibarra • Lyon • Fontenayko abadia • Canal du Midi • Mont-Saint-Michel • Nancyko plazak • Kaledonia Berriko urmaelak • Orangeko erromatar antzokia eta garaipen-arkua • Paris, Senaren ibaiertzak • Provins • Reimsko katedrala, San Remigioren basilika eta Tau jauregia • Pont du Gard • Saint-Savin-sur-Gartempeko abadia • Vaubanen gotorlekuak • Saint-Émilion • Salins-les-Bainsko gatzaga • Estrasburgo • Versaillesko jauregia eta parkea • Vézelayko basilika eta muinoa * Euskal Herrian |
![]() |
Europako kultura-hiriburuak | ![]() |
---|---|---|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław • 2017 Aarhus • Pafos • 2018 Leeuwarden • Valletta • 2019 Matera • Plovdiv 2020-2021eko apirila Rijeka • Galway • 2022 Kaunas • Esch-sur-Alzette • Novi Sad • 2023 Veszprém • Timișoara • Eleusis • 2024 Tartu • Bad Ischl • Bodø 2025 Chemnitz |