Avilésko forua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Avilésko forua Erdi Aroko agiri bat da eta, haren bitartez, Alfontso VI.a Gaztelakoak Avilési pribilegio politiko eta ekonomikoak eman zizkion 1086. urtean hiri-gutunaren bidez, Gaztelako Erresuman agintzen zuela. Toki horretan, lehenago hirigune bat zegoen Erromaren garaitik. Agiri hau, asturieraz gaurdaino topatutako zaharrena ez ezik, Menéndez Pidalek Erdi Aroko agiri garrantzitsuenetakotzat jo zuen bere hizkuntz balioagatik. Kesosko agiriarekin batera, asturieraz idatzitako lehenengo agiritzat jotzen da eta, zalantzarik gabe, baita hizkuntza horretako eta Asturiasko lehen agiri juridikotzat ere.

Avilésko foruak erregearen hiribildu kategoria eman zion eta, Erdi Aroan, beti babestu zuen koroa, hari zergak ordainduz. Avilések ez zuen erregearen ez beste eskumeneko auzitegirik izan, eta haren mendeko baino ez zen izan. Foru hori Alfontso VI.aren biloba Alfontso VII.a Gaztelakoak berretsi zuen 1155 eta, hartara, Avilés hiria sortu zen.[1] Artean, gorde egiten da Alfontso VI.a Alfontso VII.aren bilobak 1289an egindako 1155eko agiriaren kopia bat.

Agiriak Avilèsen garapen ekonomikorako akuilua izan zen, eta Asturniasko Erresumako lehen hiria bihurtu zuen. Bere estatus berriaren bultzadaz, haren portua, abantaila komertzialek hauspotuta, Europa atlantikoko garrantzitsuenetako bat bihurtu zen, Avilésko udalaren arabera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Conceyu d'Avilés
  2. Conceyu d'Avilés