Aviron Bayonnais (errugbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:00, 30 uztaila 2016
Aviron Bayonnais
Izen osoa Aviron Bayonnais Logo.svg
Aviron bayonnais rugby pro (ofizialki)
Peña Baiona (ezizen herrikoia)
Hiria Blason Bayonne.svg Baiona, Lapurdi
 Euskal Herria
Sorrera 1904ko irailaren 14a
Kirol zelaia Jean Dauger zelaia
(Edukiera: 17.000 leku)
Presidentea Euskal Herria Francis Salagoiti
Entrenatzailea Euskal Herria Vincent Etxeto
Hegoafrika Dewald Senekal
Liga Top 14
2015-16 Rugby Pro D2, 2.a (igo egin da)
Webgunea www.abrugby.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Hirugarren koloreak

Aviron Bayonnais taldea (euskaraz Baionako Arrauna) hiri bereko (Lapurdi) errugbi talde profesionala da. Ipar Euskal Herriko errugbi talde garrantzitsuena da auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera, biek urteko Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dutelarik.

Ikurrak

Historia

Hasiera

Hasieran (1904) arraun taldea zen (aviron = arraun) baina beranduago taldea beste kirol askoren artean zabaldu zen. 1906.an sortu zen Aviron Bayonnais errugbi taldea eta laister Frantziako txapelketaren handien artean kokatu zen.

XX. mendeko lehen zati oparoa

XX. mendeko lehen zatia oso arrakastatsua izan zen Avironentzat:

1913ko txapeldunak

XX. mendeko bigarren zatia

XX. mendeko bigarren zatiak ez ditu hainbeste emaitza onak ekarri bainan Avironek beti prestigio edo ospea mantentzen lortu du.

Halere, XX. mendearen bukaerako urteak zailak izan ziren taldearentzat eta horrela 8 denboraldi pasatu izan behar ditu lehen mailatik kanpo (1996-2004).

Jean Dauger estadioaren gaueko ikuspegia Aviron Bayonnais eta Stade Toulousain errugbi taldeen arteko partiduan, 2013ko iraila.
Aviron - A.S. Clermont-Ferrand partida 2009an
Baionako Avironen partidua Anoetako estadioan , 2011ko martxoaren 5a.

Errugbi profesionala

1995-1996an, Frantziako lehen mailako errugbia profesionalismora pasatzen da. Bainan Baiona bigarren mailara jausten da eta orduan itxaron behar du 1999 arte jauzi hori egiteko bigarren mailako liga profesionalismora pasatzen delarik.

Klubaren egitura guztiz berritua delarik, 2004.an poz askorekin ospatzen da taldearen mendeurrena urte hartan lehen mailara itzuli delako.

Ordutik Aviron bilakatu da talde guztiz profesionala eta oso garestia den lehen mailako postua mantentzeko sutsuki borrokatu behar da.

2009ko abuztuaren 21an Avironek Frantziako Top 14ko partida bat "atzerrian" antolatu du lehen aldikotz. Baionan aritu ordez, Donostiako Anoetako zelaian neurtu da Stade Français taldearen aurka 38-24 irabaziz.

  • 1996-1997 : lehen denboraldia bigarren mailan
  • 1999-2000 : bigarren maila guztiz profesionala da. Francis Salagoiti lehendakaria
  • 2003-2004 : sailkatze faseko talde nagusia izanik, lehen mailara igotzen da
  • 2004-2005 : lehen mailara edo Top 16ra itzultzea
  • 2005-2006 : lehen maila 14 talderekin (Top 14)
  • 2010-2011 : Michel Cacouault lehendakaria Francis Salagoitiren ordez
  • 2011-2012 : Alain Afflelou lehendakaria Michel Cacouaulten ordez
  • 2013-2014 : Manu Merin lehendakaria Alain Afflelouren ordez
  • 2014-2015 : 11. denboraldia jarraian elitean: Aviron 2. mailara jausten da
  • 2015-2016 : Berriz ere Top 14 ligara itzuli da.

Azken denboraldiak

Aviron - Stade Toulousain partida 2011an
Avirongo jarraitzaileak, Peña Baiona ezizenez ezagunak.

Frantziako lehen mailako txapelketa

Denboraldia Talde kopurua Sailkapena Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2004-2005 Top 16 12.a 60 puntu 30 12 3 15
2005-2006 Top 14 12.a 43 puntu 26 8 1 17
2006-2007 Top 14 8.a 51 puntu 26 11 1 14
2007-2008 Top 14 9.a 55 puntu 26 11 1 14
2008-2009 Top 14 7.a 66 puntu 26 14 2 10
2009-2010 Top 14 13.a* 47 puntu 26 9 0 17
2010-2011 Top 14 7.a 71 puntu 26 16 0 10
2011-2012 Top 14 12.a 48 puntu 26 9 3 14
2012-2013 Top 14 8.a 57 puntu 26 12 1 13
2013-2014 Top 14 10.a 54 puntu 26 11 1 14
2014-2015 Top 14 13.a 52 puntu 26 10 1 15
2015-2016 Rugby Pro D2 2.a 86 puntu 30 19 1 10

*Oharra: 2010ean taldea Top 14an mantentzen da erabaki administratiboarengatik

Europako emaitzak

Erreferentziak

  1. José Vélez kantari kanariarrak Vino griego izenburuarekin ezagun egin zuen baina jatorriko bertsioa austriarrarena da.

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aviron Bayonnais (errugbia) Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Baiona