Awa'uqeko sarraskia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Awa'uqeko sarraskia
Irudia
Map
Motamasa hilketa
Data1784ko abuztuaren 14a
GaraiaErrusiar Amerika
HerrialdeaErrusiar Inperioa
AntolatzaileaGrigori Xelikhov eta Xelikhov-Golikov Konpainia
Pertsona hilak500
3.000

Awa'uqeko sarraskia[1][2] edo Refuge Rockeko sarraskia[2] Koniag taldeko Alutiiq etniaren aurkako eraso eta sarraskia izan zen. 1784ko apirilean gertatu zen Awa'uqen (ingelesez: Refuge Rock), Kodiak uhartearen ondoan. Grigori Xelikhov errusiar larruen merkataria eta bere esku zegoen Xelikhov-Golikov Konpainiako (errusieraz: Северо-Восточная компания, Severo-Vostotxnaia kompaniia, «Ipar-ekialdeko konpainia») 130 gizon errusiar armatu eta artillari izan ziren sarraskiaren egileak.

Sarraskia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1775. urteaz geroztik, Xelikhov Alaskako indigenekin aritu zen trukeak egiten Kuriletan eta Aleutiarretan. 1784ko apirilean Alaskara itzuli zen, Kodiak uhartean eta Alaska kontinentaleko kostaldean kolonia bat sortzeko asmoz. Bertan bizi zen jendeak, hasieran, eutsi egin zion, eta gero Awa'uqera ihes egin zuten. Awa'uq Sitkalidak uharteko Partition Cove badian dagoen haitz batek sortutako uharte isolatua da. Honelako tokiak garrantzitsuak izan ziren alutiiq jendearen historian zehar, babesleku moduan; alutiiqeraz nagaayuq izena hartzen dute eta ingelesez refuge rock («babesleku haitza»).[3]

Promyxlennik errusiarrek uharteko jendea erasotu zuten pistolekin tiro eginez eta kanoiak jaurtiz, eta 200-3.000 pertsona sarraskitu zituzten Awa'uqen.[4][5][6] Erasoaren ondoren, Xelikhovek 1.000 pertsona harrapatu zituela ziurtatu zuen, horietatik 400 inguru bahitu moduan atxilotuz, umeak barne. Errusiarren artean ez zen biktimarik egon.[6]

Sarraski hau gertakari isolatua izan zen arren, indarkeriaren eta bahituak hartzearen ondorioz merkatari errusiarrek alutiiq jendea erabat menderatu zuten handik aurrera.[7] Qaspeq alutiiq etniako gizon bat zen, umetan Kodiaketik bahitu zutena. Morrontzan hazi zuten errusiarrek Aleutiarretan. Errusiera ikasi ondoren, beraientzako interprete aritu zen, alutiiq jendearekin komunikatu ahal izateko. Qaspeqek Unalaska uhartearen ondoan zegoen babeslekurako uharte baten kokapena salatu zuen behin.[8]

Sarraskia gertatu eta bost hamarkada baino gehiago igaro ondoren, Arsenti Aminakek, sarraskitik bizirik atera zen alutiiq gizon zahar batek, gertakari hauen berri eman zion Henrik Johan Holmberg (batzuetan Heinrich Johann izenarekin ezaguna) finlandiar naturalista eta etnografoari.[9] Holmberg Alaskako Errusiako gobernadorearentzako datuak biltzen ari zen.[10]

Aminakek esan zuen:[11]

« Errusiarrak koloniara joan ziren eta sekulako hilketa burutu zuten. Pare bat [pertsona] soilik izan ziren gai Angyahtalekera ihes egiteko baidarkak erabiliz; errusiarrek 300 alutiiq tirokatu zituzten. Hau apirilean gertatu zen. Gure jendea udan bertara itzuli zen, baina urertzean etzanda zeuden gorpuen kiratsak airea hainbeste kutsatu zuen, ezinezkoa zela inor bertan geratzea, eta geroztik uhartean ez da jenderik bizi. Honen ondoren buruzagi guztiak seme-alabak bahitu gisa entregatzera behartu zituzten; ni salbatu egin nintzen nire aitaren erreguengatik eta itsas igaraben larru ugari [emateagatik]. »

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1784–1818 urteei «sugpiaqen (alutiiqen) historiako garairik ilunena» deitu zitzaien, errusiarrek jendea gaizki tratatzen baitzuten. Halaber, errusiarrek nahi gabe sartutako gaixotasun infekziosoen ondorioz heriotza-tasa handia jasan zuten. 1818an orduan Errusiar-amerikar Konpainia deitzen zenaren kudeaketa aldatu zen, Ipar Amerikan jarduten zuten errusiarrei erreferentzia eginez.[12]

Alaskako hego-mendebaldeko biztanleria indigena, 1741etik 1834ra (kalkuluen arabera eta Konpainia Errusiar-Amerikarraren erroldetan oinarrituta)[13]
urtea Aleutiarrak
(= Aleut ~ Unangan)
Kodiak uhartea, Cook senadia,
Prince William Sound
(= Alutiiq ~ Sugpiaq)
Kodiak uhartea soilik
(= Koniag Alutiiq)
Cook senadia,
Prince William Sound soilik
(= Chugach Sugpiaq)
1741
8.000
1784
10.000
1791
6.000
6.510
599
1804
4.850
1806. urtea
1.898
1813
1.508
1817
4.098
2.544
1821. urtea
1.700
1834. urtea
2.000

1827an yasak (errusieraz: ясак) zerga biltzea debekatu zuen Katalina II.a Errusiakoak.[10]

Xelikhov-Golikov eta Errusiar-amerikar Konpainiaren larruen uztak[13]
1797-1821 Batezbestekoa urteko
1797-1821
1821-1842 Batezbestekoa urteko

1821-1842

Itsas igarabak 72.894 2.916 25.416 1.210
Kastoreak 34.546 1.382 162.034 7.716
Lontra canadensis 14.969 599 29.442 1.402
Callorhinus ursinus 1.232.374 49.295 458.502 21.833
Azeriak 102.134 4.085 90.322 4.301
Martes zibellina 17.298 692 15.666 746
Jatunak 1.151 46 1.564 74
Lynx canadensis 1.389 56 4.253 203
Bisoiak 4.802 192 15.481 737
Azeri artikoak 40.596 1.624 69.352 3.302
Otsoak 121 5 201 10
Hartzak 1.602 64 5.355 255
Itsas lehoiak 27 1 Ø 0
Mortsa hortzak (pud) 1.616 65 6.501 310
Baleen bizarrak (pud) 1.173 47 3.455 165

Pud 1 = 16,38 kg.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Sven Haakanson, Jr. (2010), "Written Voices Become History". In Being and Becoming Indigenous Archaeologists. George Nicholas (editorea). Left Coast press, Inc., 2010
  2. a b (Ingelesez) Afognak Timeline. Native Village of Afognak (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  3. (Ingelesez) «Alutiiq Word of the Week Archive - Places - Refuge Rock; Fortress» alutiiqmuseum.org (Alutiiq Museum) (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  4. (Ingelesez) Enders, John. (1992). «Archaeologist May Have Found Site Of Alaska Massacre» archive.seattletimes.com (The Seattle Times) (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  5. (Ingelesez) Keeker, Korry. (2003). «What it means to be Alutiiq» juneauempire.com (Juneau Empire) (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  6. a b (Ingelesez) «The Afognak Alutiiq People: Our History & Culture» afognak.com 2013-11-13 (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).
  7. (Ingelesez) Crowell, Aron L. (2001). Looking Both Ways: Heritage and Identity of the Alutiiq People. Fairbanks: University of Alaska Press.
  8. (ingelesez) Knecht, Richard A.; Haakanson, Sven; Dickson, Shawn. (2002). "Awa'uq: discovery and excavation of an 18th century Alutiiq refuge rock in the Kodiak Archipelago". In To the Aleutians and Beyond:, Bruno Frohlich, Albert S. Harper, and Rolf Gilberg, ed., 177-191.
  9. (ingelesez) Drabek, Alisha Susana. (2012). Liitukut Sugpiat'stun (we are learning how to be real people): Exploring Kodiak Alutiiq literature through core values. University of Alaska Fairbanks.
  10. a b (Ingelesez) Miller, Gwenn A. (2010). Kodiak Kreol: Communities of Empire in Early Russian America. Ithaca, New York: Cornell University Press ISBN 978-0-8014-4642-9..
  11. (Ingelesez) Holmberg, Heinrich J. (1985). Holmberg's Ethnographic Sketches. Fairbanks: Limestone Press, 59 or..
  12. (ingelesez) Black, Lydia T. (1992), "The Russian Conquest of Kodiak." Anthropological Papers of the University of Alaska. University of Alaska Fairbanks.
  13. a b (Ingelesez) Russian American Reader. 2014-11-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Awa'uq Massacre» artikulutik itzulia izan da, 2020-11-30 data duen 991483378 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.