Edukira joan

Awadhiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Awadhiera
अवधी
Datu orokorrak
Hiztunakama-hizkuntza: 22.000.000 (2007)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan (en) Itzuli
Eastern Hindi (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
AlfabetoaDevanagaria
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2awa
ISO 639-3awa
Ethnologueawa
Glottologawad1243
Wikipediaawa
IETFawa

Awadhi hizkuntza edo Awadhiera Indiako iparraldean hitz egiten den Indo-ariar adarreko ekialdeko indiar hizkuntza da. Gaur egungo Uttar Pradesh eskualdeko Awadh eskualdean hitz egiten da batez ere.[1]

Braj Basha hizkuntzarekin batera, asko erabili zen literaturako hizkuntza gisa XIX. mendean Hindustaneraren estandarra lekuz aldatu aurretik. Hain zuzen ere, dialekto edo mintzaira multzo bertsua hitz egiten zen India iparraldeko Ganges arroaren parte handi batean, baina Delhi hiriburuko aldaera gailendu zen hindiera bilakatuz, besteak beste britainiar agintearen bultzadaz[2].

Awadh izena Ayodhyari lotuta dago, antzinako hiriari, alegia, Rama jainko hinduaren aberriari.

Awadhieraren izen alternatiboak dira: Oudhi edo Oudhera, Awadh eskualdea Oudh idazten baitzuten britainiarrek; Baiswari (Baiswara erregioaren izenetik eratorria), baita Purbi edo, "ekialdera" nolabait anbiguoki, eta Kοsali, Kosala erreinu zaharraren izenetik.

Awadhiera batez ere Uttar Pradesh zentroa hartzen duen Awadh eskualdean hitz egiten da. Mendebaldean, mendebaldeko Hindierak mugatzen du, bereziki Kannauji eta Bundeli hizkuntza aldaerek, eta ekialdean biharieraren Bhojpuri dialektoak. Iparraldean, Nepalek eta nepalerak mugatzen du, eta hegoaldean, Bagheliera deritzonak, Awadhieraren antz handia duenak.

Awadhiera honako barrutietako hizkuntza da::

Ekialdeko parteetan, awadhierak bere forma aldatzen du, eta termino berezi bat dago, "Ekialdeko Awadhiera Estandar" dialektorako, zeinak bhojpurieraren ukituak dituen. Dialekto horretan, honako barrutiak sartzen dira:

Beste herrialdeetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Awadhiera Nepalgo bi probintziatan hitz egiten da, Lumbini eta Sudurpaschim probintzietan.[3] Indiarren diasporan, Karibeko komunitate batzuek hitz egiten dute, baina batez ere Fijiko indiarrek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  2. Mohan, Peggy. (2021). Wanderers, kings, merchants : the story of India through its languages. ISBN 978-93-90914-84-5. PMC 1273718324. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
  3. «Awadhi» Ethnologue.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]