Awazuko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Awazuko gudua
Genpei Gerrak
Awazuko gudua, zurean egindako marrazkian (Utagawa Toyoharu, 1760)
Data1184ko otsailaren 21a
LekuaAwazu, Ōmi probintzia
EmaitzaMinamoto no Yoshitsuneren garaipena; Minamoto no Yoshinakaren heriotza
Gudulariak
Minamoto klanaren aldea Minamoto klanaren aldea
Buruzagiak
Minamoto no Yoshitsune, Minamoto no Noriyori Minamoto no Yoshinaka

Awazuko gudua, 1184. urteko Minamoto klanaren bi alderen arteko gudu bat izan zen, Japoniako Genpei Gerren barnean.

Minamoto no Yoshinakak, azken aldiz erresistitzen saiatu zen, bere lehengusuen armadengandik ihes egin ondoren, Yoshinakak Kioto eraso ondoren jazarri zutena, Hojujidena errez eta Go-Shirakawa Enperadorea bahituz. Jazarpenean zehar, bere laguna zen Imai Kanehirarekin elkartu zen Setan. Kanehirak, agintea banatu zuen Yoshinakarekin.

Abantaila numerikoarekin, Minamoto no Yoshitsune euren aurka doa. Nabarmentzekoa da gudu honetan, Yoshinakaren armadak gogor borrokatu zuela, Noriyoriren milaka soldaduko armadari erresistituz hil arte, horien artean Yoshinaka bera hil zelarik, nork seppukua egin zuen. Nabarmentzekoa da, baita ere, bere lagun Tomoe Gazenen partehartzea, japoniar historian onna bugeisha edo emakume samurairik ezagunenetako bat izan zena (bertsioren batzuk, guduan hil zela diote, beste batzuk ihes egin zuela dioten bitartean). Kanehirak, Yoshinaka hil zela jakin zuenean, bere buruaz beste egin zuen bere zalditik jauzi eginez, bere ezpata ahoan eusten zuen bitartean.

Gertaera honekin, armada matxinatua suntsitu zen. Orain, Yoritomok, Go-Shirakawa Enperadore inseiaren babesa izango zuen, eta klanaren bi aldeak bateratuko zituen, bere helmuga, Tairatarrak garaitzean jarriz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]