Axolot
Axolot | |
---|---|
Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Caudata |
Familia | Ambystomatidae |
Generoa | Ambystoma |
Espeziea | Ambystoma mexicanum Shaw & Nodder, 1798
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | gaueko |
Axolota (Ambystoma mexicanum), nahuatletik axolotl, euskaraz uretako mamua, Mexikoko Cochomilco lakuan bizi da.[1] Urodelo mozkote eta sendoa da. 25-30 zentimetro luze da. Buruaren atzean haizemaile ematen duten hiru brankia adar ditu. Gorputzaren hegalak lautuak dekoz, baita buztana ere, baina azken hori bertilkalki, goi eta berehaldean azal-tolesdura bi ditu.[2] Desagertzeko arrisku kritioan dago bere habitata galtzen ari delako, gainustiapenagatik, kutsaduragatik eta bere kontsumoagatik.[3]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ambystomaidae familiakoa da. Hasieran Gyrinus mexicanus generokoa zela esaten zen, baina gaur egun Ambystoma generokotzat hartzen da. Ere, hasieran, arrabio tigreen (Ambystoma tigrinum) bat zela metamorfosia egin ez zuena esaten zen. Gaur egun espezie desberdinak dira.[4]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18-27 hilabetekaz 15-35cm artean neurtzen dabe, 23cm-ak normalena izaten dena eta 30cm-tik gora arraroa. Zapaburuen eta caudaten ezaugarri tipikoak dekoz: hiru zakatz kanpoaldean eta hegats bat buruko atzeko partean kloakararte doana. Gelatinaren antzekoa da, lau hanka, buztan luze bat, begi txikiak betazal gabekoak eta aho handi bat irribarre baten itxurarekin dekoz.[5][6] Anfibio hau ornoduna da.[1]
Kolore ohikoenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Axolotek lau pigmentazio gen dituzte; mutatzen direnean kolore aldaketa dezberdinak eukin ahal dabez. Axolot Basatiak marroi kolorekoak izaten dira, oliba-kolore berdearekin eta urre koloreko orbanekin. Hauek dira mutazio batetik eratorritako axolotek sei kolore ohikoenak:[7]
- Leusiztiko edo Lucy: axolot hau ohikoena da. Larrosa edo zuri kolorezkoa da, begi beltzekin. Hegatz larrosak edo gorriak dekoz.[8]
- Axolot Leusiztiko Zikina, Lucy Zikina edo Leusiztiko Bekaduna: Axolot honek Leusiztikoaren bezalakoa da, baina puntu beltzekaz zikin itxura ematen deutzazanak buruan.
- Albino Zuria edo Axolot Albinoa: axolot hau Leusiztikoa baino apur bat arraroagoa da. Oso antzekoak dira, baina honek gorputz zuria edo larrosa argia deko.[9]
- Urre Axolota edo Urre Albino Axolota: axolot hau Albino Zuriaren antzekoa da. Urre-koloreko gorputza deko, hegatz horiekin, larrosa edo gorriekin. Jaiotzen direnean Albino Zurien bezalakoak dira, baina hazten hasten direnean urre kolorea eukitzen hasten dira.[10]
- Axolot Beltza: izena esaten dauen bezala, axolot honen gorputza beltza da. Axolot Basatien antzekoak dira, baina ez dekote bezte kolorezko punturik; guztiz beltzak dira.[11]
Kolore bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Axolot Berdea: axolot hau berezia da, ilunpean distira egiten dau. Bere geneetan PBF (Proteina Berde Fluoreszentea) dago, distira egitea egiten dauana.[12]
- Brontze Axolota: axolot hau Albinoen antzekoa da. Hasieran brontze kolorekoak dira, geroago kobre kolorekoa bihurtzeko. Puntu ilunak eukin ahal dabe, baina inoiz beltzak.[13]
Kolore arraroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kimera Axolota: axolot hau arrautzean egoanean, bezte arrautz batekin elkartu zan bakar bat sortzeko. Axolot honek erdi Leusiztiko erdi Axolot Beltza da, baina oso zaila da eurentzat bizi ahal izatea, %0.00001-ko posibilitatea dekotelako bizitzeko.
- Piebald Axolota: axolot hau Axolot Leusiztiko Zikinen oso antzekoa da, baina bere puntu beltzak askoz handiagoak dira eta gorputz osoan dekoz. Puntu honek elkartu ahal dira orban handiak sortzeko.[14]
- Mosaiko Axolota: axolot hau Kimera Axolotaren antzekoa da, baina honek gorputz osoan dekoz orbanak, urdin kolorekoak dirazanak.[15]
- Zilar Dalmata: axolot hau oso arraroa da eta ez dago informazio askorik berariburuz. Labanda kolorezko puntuak dekoz eta bere gorputza zuria da.
- Enigma: horrelako axolota bakarra ezagutzen da. Bere gorputza beltza da, eta orban berdeak eta horiak ditu bere gorputzean zehar.
- FireFly: honelako 12 axolot ezagutzen dira bakarrik. Bere gorputza beltza da, kloakatik aurrera zuria izateko.[16]
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animaliaren ugalketa garaia azarotik ekainera bitartean da, urte bat dekotenean hasten da. Arrak usain berezia botatzen du kloaka-guruinetatik emea erakartzeko. Horren ostean, arrak espermatozoideak jarri eta emeak kloaka-ezpainekin batzen dituz.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ajolote | Faunia» Faunia, el Parque Temático de la Naturaleza (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) BioEnciclopedia, Sobre el Autor. Ajolote, Información y Características - BioEnciclopedia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Por qué está el AJOLOTE en PELIGRO DE EXTINCIÓN? - CAUSAS principales» expertoanimal.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
- ↑ «Ajolote (información taxonómica) | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Conoce las características del ajolote mexicano. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) BioEnciclopedia, Sobre el Autor. Ajolote, Información y Características - BioEnciclopedia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
- ↑ (Ingelesez) «18 Types of Axolotl Colors You Can Own (Axolotl Color Guide)» ExoPetGuides 2019-08-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ajolote – El Maravilloso «Monstruo de Agua» que NO Envejece – Acuarios Y Mascotas. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ «AJOLOTE ALBINO 14/16CM Ambystoma mexicanum - 36.40€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ «AJOLOTE DORADO 15-20cm Ambystoma mexicanum - 39.98€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ «AJOLOTE NEGRO 15-20cm Ambystoma mexicanum - 37.50€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Yo Por Un Ajolote» es-la.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ «AJOLOTE BRONCE 7-10cm Ambystoma mexicanum - 37.00€. DNATecosistemas.es» www.dnatecosistemas.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Ingelesez) David, Johnathan. (2021-01-07). «Axolotl Color Morphs: 15 Types With Pictures» Everything Reptiles (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Ingelesez) erictoth595. (2022-04-24). «Mosaic Axolotl: The Complete Guide To Care Your Aquarium Pet» Snug Aquarium (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Ingelesez) erictoth595. (2022-04-24). «The Ultimate Guide to Firefly Axolotl» Snug Aquarium (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Milthon. (2022-05-12). «Ajolotes mexicanos: alimentación y reproducción» aquahoy.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).