Ayşe Sultan
Ayşe Sultan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Istanbul, 1605 |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Topkapı jauregia |
Heriotza | Istanbul, 1660 (54/55 urte) |
Hobiratze lekua | Q55698720 ![]() |
Familia | |
Aita | Ahmed I.a |
Ama | Kösem Sultan |
Ezkontidea(k) | Nasuh Pasha (en) ![]() Hafız Ahmed Pasha (en) ![]() Murtaza Pasha (en) ![]() Celep Ahmed Paşa (en) ![]() Voynuk Ahmet Paşa (en) ![]() Ibşir Mustafa Pasha (en) ![]() |
Haurrideak | |
Leinua | Osmanliar Dinastia |
Jarduerak |
Ayşe Sultan (otomandar turkieraz: عائشه سلطان; Istambul, Turkia, c.1608 — ibidem, 1656ko maiatza) otomandar Inperioko printzesa izan zen.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ayşe 1605 eta 1610 artean jaio zen. Historialari gehienek 1608an jaio zela uste duten arren, data oraindik eztabaidatua da hainbat artxibo suntsitu baitziren. Gurasoak Ahmed I.a eta Kösem Sultan izan ziren. Osman II.a, Murad IV.a eta Ibrahim I.aren arreba zen, eta Mustafa I.aren iloba. Otomandar Inperioko printzesarik aberats eta eraginkorrenetako bat izan zela esaten da.[1]
Garai hartan, emakumezko sultanen misiorik garrantzitsuena printzeen etorkizuna bermatzea zen, eta horregatik Ayşek Damat Nasuh Pašarekin, Bisir Handiarekin, ezkondu behar izan zuen 4 urte besterik ez zituenean.[1] Ezkontza ospetsu horrek inperioko emakumerik aberatsenetako bat egin zuen, bere senarra, sasoi hartako gizonik aberatsenetakoa zena, hil ostean, ondasun horren zati handia heredatu baitzuen.[1]
Ayşe Sultan Estatuko politikan eragiteko asmoz hezia izan zen, bere ahizpa Fatma bezala eta bere lau ahizpak ez bezala, Hanzade, Gevherhan,[3] Atike eta Abide. Ayşe bizio handiko emakumea zen eta bere hitzak eragin handia zuen politikan, berarentzat bere neben etorkizun politikoa beste edozer baino garrantzitsuagoa zen.[1]
Historiaren arabera, Ayşe Sultan bere neba Üehzade Kasininen oso gertukoa zen, beste guztien aurrean jartzen zuena eta haren amak bezala, tronurako oinordeko ezin hobea ikusi zuena. Eragin handiko pertsonaiekin izandako hainbat ezkontzari esker, Ayşe Sultanek bere buruarentzat eta bere amarentzat (erregeordetzaren ondoren) instituzioan leku bat ziurtatu zuen.[1]
Hirugarren senarrarekin bi ume izan zituen. Mustafa izeneko seme bat izan zuen, eta haurtzaroan hil zen.
Bere iloba batekin eta bi ahizparekin batera Telli Hümaăah Sultan Ibrahimen ezkontideari zerbitzatzera umiliatu zutelako ere ezaguna izan zen. Ibrahimek uste izan zuen bere maiteari gaizki zerbitzatzen ziotela, eta Edirneren jauregira erbesteratu zituen.[1]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1656ko maiatzean utzi zion artxiboetan aipatua izateari, eta litekeena da urte horretan hil izana. Meskita Urdinean lurperatuta dago, aita, ama eta nebekin batera.[1]
Ondorengotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutxienez, bost aldiz ezkondu zen eta seme bakarra izan zuen. Simon Contarini Veneziako enbaxadorearen esanetan, Ayşek abortuak eta hildakoak baino ez zituen izan:
- Sultanzade Mustafa Bey (1629 — 1687), Anatoliako gobernadorea. Ez dakigu ezkondu zen edo seme-alabarik izan zuen.
Fikzioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muhteşem Yüzyl Kösem telesail historikoan Sude Zülâl Güler aktoreak interpretatu zuen Ayşe Sultan. Nerabe baten papera egin zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g h (Gaztelaniaz) «Historia de la Sultana Ayşe» elpensante.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ (Turkieraz) Sakaoğlu, Necdet. (2024-11-03). Bu Mülkün Kadın Sultanları. Alfa Yayınları ISBN 978-605-171-079-2. (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ (Ingelesez) Gevherhan Sultan (daughter of Ahmed I). 2024-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).