Ayaan Hirsi Ali

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ayaan Hirsi Ali
Ayaan Hirsi Ali by Gage Skidmore.jpg
member of the House of Representatives of the Netherlands Itzuli

2003 - 2006
Bizitza
Jaiotza Muqdisho1969ko azaroaren  13a (49 urte)
Herrialdea  Herbehereetako Erresuma  (1997 -
 Ameriketako Estatu Batuak  (2013-04-25 -
Familia
Aita Hirsi Magan Isse
Ezkontidea(k) Niall Ferguson Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Leidengo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
nederlandera
Somaliera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, autorea, aktibista, gidoilaria, feminista, kazetaria eta zientzialaria
Lan nabarmenak Submission Itzuli
The Caged Virgin Itzuli
Infidel Itzuli
Heretic: Why Islam Needs a Reformation Now Itzuli
Nomad: From Islam to America Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa People's Party for Freedom and Democracy Itzuli
IMDb nm1748263

Ayaan Hirsi Ali (jaiotzez, Ayaan Hirsi Magan,[a] Somalia, 1969)[1] AEBetan bizi den ekintzaile politikoa eta intelektuala da, Somaliakoa jaiotzez, eta Herbehereetan bizi izandakoa. Musulman ohia da, eta ateismotik gogor kritikatzen du Islama. Bereziki emakumezko musulmanen eskubideen defendatzaile gisa agertu izan da, zenbait praktika salatuz: "ohorezko" hilketak, behartutako ezkontzak, haurren ezkontza, eta emakumezkoen sexu mutilazioa[2].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969an jaio zenean, bere aita, Hirsi Magan Isse, politikaria ezagun eta aktiboa zen Somalian; baina handik gutxira Siad Barre diktadorearen oposiziokoa izateagatik atxilotu egin zuten[3]. 1977an espetxetik irtetean aita, familia herbesteratu egin zen, eta hurrengo urteak gehienbat Kenyan bizi izan zituzten.

1992an Herberehetara joan zen Ayaan Hirsi Ali, eta maila txikiko lan batzuen ondoren, holandesa ikasi eta unibertsitate karrera egin zuen (politikoan), Leidengo Unibertsitatean graduatuz 2000. urtean. Handik gutxira Herbeheretako politikan sartu zen VVD ezkerreko alderdiarekin, eta diputatu ere izan zen.

2000ko hamarkadan fedea galdu zuen Hirsi Alik, eta ateo deklaratu zen. 2004an Theo van Gogh zinegilearen film batean kolaboratu zuen, non islamiar fundamentalismoak emakumeak nola zapaltzen dituen kontatzen zen. Fundamentalistek Van Gogh mehatxatu zuten lehenbizi, eta 2006an hil egin zuen Mohammed Bouyeri islamista marokoar-holandarrak. Harrezkero, mehatxu terroristetatik babesteko segurtasun pertsonalarekin bizi da Hirsi Ali. Garai berean, polemika izan zen Herbeheretan, jakin baitzen Hirsi Aliren naziotasun eta asilo eskaerak ez zirela zuzen tramitatu, paper batzuetan datu okerrak eman zituelakoan Hirsi Alik[4].

2013an, Estatu Batuetara emigratu zuen.

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. somalieraz: Ayaan Xirsi Cali arabieraz: أيان حرسي علي‎ / ALA-LC: Ayān Ḥirsī 'Alī

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Ayaan Hirsi Ali | Biography & Facts» Encyclopedia Britannica . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .
  2. (Ingelesez)  «Ayaan Hirsi Ali: “You can’t change these practices if you don’t talk about them”» Women in the World 2016-04-10 . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .
  3. (Ingelesez)  Linklater, Alexander (2005-05-17) «Ayaan Hirsi Ali, critic of Islam and multiculturalism» the Guardian . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .
  4. (Ingelesez)  Rennie, David (2006-05-15) Critic of Islam to quit Holland after lies are exposed ISSN 0307-1235 . Noiz kontsultatua: 2018-09-05 .