Ayacucho (hiria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Artikulu hau Peruko hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ayacucho».

1=Coat of arms of Ayacucho (Peru)
Armarria

Ayacucho, Peruko hegoalde-erdialdeko hiria da, izen bereko departamenduko hiriburua. 2010ean, 13.603 biztanle zituen. Altuera 2.761 metrotakoa da. Nekazaritza-merkatua, ehungintza, unibertsitatea eta aireportua dauzka. Miseria latza duen lurralde behartsua da (analfabetismo- eta langabezia-maila handiak; osasun- eta gizarte-zerbitzu eskasia larria). Kolonia-garaietako eraikuntza erlijioso ugari ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta aintzinatik bertan jendea bizi, ofizialki Pizarrok sortu zuen 1540an eta San Juan de la Frontera de Huamanga izena jarri zion. Bertan irabazi zuen Sucre jeneralak Espainiaren gudarostearen aurka Ayacuchoko gudua, 1824an. Horren ondorioz, Hego Amerikako hainbat estaturen independentzia bermatu zuen garaipen erabakiorra lortu zuen.

1981ean bertan hasi zen, hirian nahiz landan, Sendero Luminoso gerrillari-talde maoistaren jarduna. Peruko gobernuak eta agintaritza militarrak konstituzio-garantiak indarrik gabe utzi zituen arren, gerrillari talde horrek borroka armatua Peruko bazter guztietara hedatzea lortu zuen eta izatez, 1984an Lima hiribururaino heldu zen. Ondorengo zapalkuntza gogorra izan bada ere, Ayacuchon hasitako gerrilla-mugimendua ez da oraindik iraungi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]