Aymeric Laporte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aymeric Laporte
Aymeric Laporte and Leo Messi.jpg
Bizitza
Izen osoa Aymeric Jean Louis Gérard Alphonse Laporte
Jaiotza Agen1994ko maiatzaren 27a (26 urte) (26 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak Frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Baskonia Kirol Kluba2011 / 2012332
Flag of None.svg France national under-18 football team2011 / 201290
Flag of None.svg France national under-17 football team2011 / 2011111
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic2012 / 201280
Flag of None.svg France national under-19 football team2012 / 2013121
Flag of None.svg Athletic2012 / 20181095
Flag of None.svg France national under-21 football team2013 /
Flag of None.svg Manchester City Football Club2018ko urtarrilaren 30a /
 
Posizio edo espezialitatea erdiko atzelaria
Kirol zenbakia 14
Pisua 85 kilogramo
Altuera 191 zentimetro

Aymeric Laporte (Agen, 1994ko maiatzaren 27a) frantziar futbolaria da. Agenen jaio bazen ere, 4 urterekin familiarekin Baionara joan zen bizitzera.[1] Aviron Bayonnais futbol-taldearen harrobian hezia, 2012ko abenduaren 9an estreinatu zen Athleticeko lehen taldearekin Celta de Vigoren aurkako Ligako partiduan. Laportek, ia 1.90m-ko altuera du eta 85kg-ko pisuaren inguruan ibiltzen da. Athleticeko 4 zenbakia hartu zuen Ustaritz Aldekoaotalora futboletik erretiratu zenean eta 4 zenbakia libre utzi zuenean. Athleticen defentsa zentral moduan jokatu du ia beti. Jubeniletan erdiko aurrelari ibiltzen zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost urte bete arte Frantzian bizi izan zen, eta Sporting Union Agen bere herriko futbol talde batean jokatzen zuen. Egun batean, Bilbora etorri zen Akitaniako selekzioarekin torneo bat jokatzera, eta zenbait begiralek, Laporteri eskaintza bat egin zioten Athleticen izenean.[2] Laportek, bere familiarekin hitz egin eta gero, eskaintza onartu zuen 2009an. Abenduaren 17an, Athleticen lehenengo taldearekin jokatuko zuela esan zioten.

  • 2013ko urtarrilaren 28an, kontratua berritu zuen 2018ko ekainaren 30eraino, haustura klausula 27,5 milioi eurokoa izanik.
  • 2014ko ekainaren 6an, kontratua hirugarrenez berritu zuten, eta haustura klausula 42 milioi eurora igo.
  • FC Bartzelona Laporteren atzetik ibili omen zen, eta talde hartara joateko hainbat eskaintza egin omen zioten.[3] Ondorioz, Athleticek kontratua berritu zion. 2015eko ekainaren 5ean, 2019rainoko kontratua sinatu zuten Athleticek eta Laportek, 50 milioi euroko haustura klausularekin.[4]
  • 2015ko ekainaren 30a arteko kontratua sinatu zuen, 18 milioi euroko haustura klausularekin.
  • 2015eko abuztuaren 14an Bartzelonaren kontra Espainiako superkoparen lehenengo partida jokatzen zen San Mamesen eta Athleticek 4-0 irabazi zuen. Eta gero bigarren partida Camp Noun jokatzen zena, 1-1 geratu ziren. Orduan bi partiden irabazlea Athletic izan zen: 5-1. Hainbat urte finalak jokatzen eta galtzen egon ziren baina azkenean Bartzelonari superkopa irabazi zioten.
  • 2018ko neguan, 70 milioengatik eta Athleticekin 161 partidu jokatu eta 7 gol sartu ondoren, Manchester City talde ingalaterrarrak fitxatu zuen, 2023. urterarteko kontratuarekin.

Gazte Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea
S.U. Agenais 2000-2009
Aviron Bayonnais 2009-2010
Athletic Club Gazte B 2010-2011
Athletic Club Gazte A 2010-2011

Ibilbide Profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko Martxoak 26an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2011/12 33 2 - - - - - - - - 33 2
Denera 33 2 - - - - - - - - 33 2
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2012/13 8 0 - - - - - - - - 8 0
Denera 8 0 - - - - - - - - 8 0
Athletic
Euskal Herria
1. 2012/13 15 0 0 0 - - 2 0 - - 17 0
1. 2013/14 35 2 3 0 - - - - - - 38 2
1. 2014/15 33 0 7 0 7 0 2 0 - - 49 0
1. 2015/16 26 3 5 2 - - 12 0 2 0 45 5
1. 2016/17 33 2 4 0 - - 6 0 - - 43 2
1. 2017/18 19 0 1 0 - - 10 1 - - 30 1
Denera 161 7 20 2 7 0 32 1 2 0 222 10
Manchester City
Ingalaterra
PL 2017/18 9 0 1 0 3 0 - - - - 13 0
PL 2018/19 35 3 5 0 10 2 - - 1 0 51 5
PL 2019/20 - - - - - - - - - - - -
Denera 44 3 6 0 13 2 - - 1 0 64 5
Ibilbide osoan 246 12 26 2 20 2 32 1 3 0 327 12

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2015 Superkopa
  • 2018an, Premier League eta Ligako Kopa irabazi zituen.
  • 2019an, Premier League, FA Kopa, Superkopa eta Ligako Kopa irabazi zituen.

Laportek, Athletic-ekin final bat galdu du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]