Edukira joan

Ayo-Maria Atoyebi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayo-Maria Atoyebi
3. elizbarrutiko apezpiku

1992ko martxoaren 6a - 2019ko ekainaren 11
John Onaiyekan (en) Itzuli - Paul Olawoore (en) Itzuli
Elizbarrutia: Iloringo elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaIlorin1944ko abenduaren 3a
Herrialdea Nigeria
HeriotzaIbadan2025eko martxoaren 8a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Ayo-Maria Sunday Atoyebi (Ilorin, 1944ko abenduaren 3aIbadan, 2025eko martxoaren 8a) nigeriar elizgizon katoliko domingotarra izan zen, 1992tik 2019ra Iloringo apezpikua izan zena.[1]

Ayo-Maria Atoyebi 1944ko abenduaren 3an jaio zen. Predikarien Ordenako fraide egin zen eta 1978ko abenduaren 17an apaiztu zen.[1]

1992ko martxoaren 6an, Joan Paulo II.a aita santuak Iloringo apezpiku izendatu zuen, eta maiatzaren 17an Peter Yariyok Jatau apezpikuak ordenatu zuen Iloringo San Jose katedralean. Beste kontsakratzaileak John Onaiyekan eta Felix Alaba Adeosin Job apezpikuak izan ziren.[1] Kargu horretan geratu zen 2019ko ekainaren 11ra arte.[1][2]

Atoyebi apezpikuak Andre Mariarekiko debozio handia zuen, hainbat liburu idatzi zituen eta hitzaldi ugari eman zituen berari buruz. Urteroko erromeria bat antolatu zuen, non Iloringo elizbarrutiko katolikoek Okerimi-Oron dagoen Ama Birjinari eskainitako erromes gunea bisitatzen duten. Andre Mariaren Nazioarteko Elkartearen batzorde teologikoko kide ere izan zen.[3]

2019ko ekainaren 11n, erretiroa hartu zuen zen adina eta osasun kaskarragatik, eta Paul Adegboyega Olawoore apezpikuak ordezkatu zuen.[4] 2025eko martxoaren 8an, Atoyebi hil zen, 80 urte zituela.[1]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f (Ingelesez) «Bishop Ayo-Maria Atoyebi, O.P. †» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  2. (Ingelesez) Waigwa, Nicholas. «Late Bishop Emeritus of Nigeria’s Ilorin Diocese Eulogized as “steadfast leader, passionate advocate for peace”» ACI Africa 2025-03-11 (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  3. (Ingelesez) «Theological Commission of the IMA» International Marian Association (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).
  4. (Ingelesez) Sijuade, Gbenga. «Pope appoints Olawoore Coadjutor Bishop of Ilorin Diocese» Naija News 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2025-03-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]