Edukira joan

Ayrshire

Koordenatuak: 55°27′40″N 4°38′09″W / 55.461053°N 4.635836°W / 55.461053; -4.635836
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayrshire
 Erresuma Batua
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Geografia
Koordenatuak55°27′40″N 4°38′09″W / 55.461053°N 4.635836°W / 55.461053; -4.635836
MugakideakWigtownshire, Kirkcudbrightshire, Dumfriesshire (en) Itzuli, Lanarkshire (en) Itzuli eta Renfrewshire (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria366.976 (2011)

Ayrshire (Siorrachd Inbhir Àir gaeleraz) Eskoziako konderri tradizionaletako bat da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena.

Ayrshire konderriaren hiriburua Ayr da eta hiri nagusia Kilmarnock. Troon hiria ere garrantzitsua da (20.000 biztanle) kostaldean dago, duela zazpi urte egin zen "British Open de Golf" txapelketa ospetsuaren egoitza da, eta berriena, 2004koa, 200.000 turista baino gehiago bildu dituena.

Ayrshire, era berean, Eskoziako eskualde emankorrenetako bat da: patatak, barazkiak eta marrubiak landatzen dira, eta ardiak eta behiak hazten dira.

Eskoziaren parte da XI. mendetik.

Interes historiko berezia du Turnberryko gazteluak, XIII. mendekoa. Bertan, Roberto I.a Eskoziakoa jaio zela esaten da.

Ayrshire-ren azpi-erregio historikoak hauek dira:

  • Carrickeko barrutia
  • Cunninghameko barrutia
  • Kyle barrutia

Glasgow hiria zerbitzatzen duen Prestwickeko nazioarteko aireportua Ayrshire konderrian dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]