Aiuka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayuca» orritik birbideratua)

Aiuka edo, garaiko grafiaz, Ayuca edo Hayuqua[1], Sakanan Erdi Aroan egon zen herri bat zen. 1290an Burundako leku gisa agertzen da. 1350ean ere aipatzen da, eta esaten da 14 sutondo zituela. Dokumentu horretan ez da Arbizu aipatzen, baina 1366 eta 1427an egindako zentsoetan bai agertzen da Arbizu eta ez Aiuka, 3 eta 14 sutondorekin. 1468an egindako beste zentsu batean berriro ere agertzen da Aiuka, baina 1498an egindako dokumentu horren berrespenean esaten da ez zela Burundaren parte[2].

Litekeena da Arbizuren beste izen bat izatea, edo agian Arbizuren antzinako izena. Beste teoria baten arabera Ziordiatik gertu egongo litzateke, Altzaniako mendietan barrena[3]. 1468an gailurdirua izeneko zerga bat ordaintzen zuen, gaur egun Burundakoak diren beste herriekin batera[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Archivo General de Navarra. Sección de Comptos. Reg
  2. Uranga, José Javier. (1983). «Notas sobre topónimos navarros medievales» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra 15 (41): 39–95. ISSN 0590-1871. (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  3. (Gaztelaniaz) ZIORDIA, NATXO GUTIÉRREZ. (2008-11-18). «Ziordia indaga en su historia | Últimas noticias de la actualidad comarcal de Navarra en Diario de Navarra» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  4. «GAILURDIRUA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]