Ayumi Hamasaki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ayumi Hamasaki

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak濱﨑 歩
JaiotzaFukuoka1978ko urriaren 2a (45 urte)
Herrialdea Japonia
BizilekuaTokio
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaHorikoshi High School (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakseiyūa, modeloa, egile abeslaria, disko-ekoizlea, zinema aktorea, idazlea, dantzaria, performancelaria, bozeramailea, ekintzailea eta kanta-idazlea
Altuera157 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)浜崎くるみ, 浜﨑あゆみ, Ayumi Hamasaki, CREA eta ayu
Genero artistikoaJ-Popa
pop musika
dantza
musika elektronikoa
rock
Ahots motamezzosopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAvex Trax (en) Itzuli
Nippon Columbia (en) Itzuli

avex.jp…
IMDB: nm0357354 Facebook: ayu.official Twitter: ayu_19980408 Instagram: a.you Youtube: UC7eXWU3oN-w5tNtP7sgeeNg TikTok: ayu_19980408 Spotify: 3Mvc8kRgr8LRYYgvFmlZqn iTunes: 73951471 Last fm: 浜崎あゆみ Musicbrainz: 2b615bcf-baa0-4657-b9a5-1a5f34c386c4 Songkick: 57184 Discogs: 27637 Allmusic: mn0000758915 Deezer: 5250597 Edit the value on Wikidata

Ayumi Hamasaki (japonieraz: 浜崎あゆみ?, Fukuoka, Japonia, 1978ko urriaren 2a -) abeslari eta konpositore japoniarra da. Bere disko eta singleen artean, 75 milioi kopia baino gehiago saltzea lortu du, Japoniako historian disko gehien saldu dituen hirugarren artista eta emakume bakarlarien artean arrakastatsuena. Japoniako historian single gehien saldu dituen artista da, 1998an hasi zenetik 40 milioi kopia inguru saldu baititu.

Fukuokan jaioa eta hazia, Hamasaki Tokiora joan zen 1993an, abeslari eta aktore karrera bat asteko asmoz. 1998an, Max Matsuuraren Avexeko zuzendari exekutiboaren babespean, Hamasakik "Poker Face" lehen singlea eta "A Song for XX" albuma kaleratu zituen. Albuma Oriconen lehen postura iritsi zen eta 5 astez mantendu zen milioi bat kopia inguru salduz. Bere hurrengo 10 albumek milioi bat kopia saldu zituzten Japonian. Bere hirugarren albumarekin, Duty, ia 3 milioi saldu zituen. A BEST, bere lehen disko konpilazioa, Japonian 4 milioi kopia baino gehiago saldu zituen, eta gaur egun bere albumik salduena da. 2006tik aurrera, bere Secret albuma kaleratu ondoren, bere albumen eta singleen salmenta murriztu egin da[1]. 2006an, "Startin'/ Born To Be..." bere 39. singlearekin kaleratzearekin batera, Ayumi Hamasaki Japoniako historian single gehien dituen emakumezko abeslaria bihurtu zen, baita rankingetako Top 10ean single gehien zituen artista ere, Seiko Matsudaren aurreko errekorra hautsiz[2][3]. 2000. urtean belarriko infekzio bat izan zuen eta gor geratu zen ezkerreko belarritik urte baten ostean[4][5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]