Ayutthayako Erresuma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ayutthayako Erresuma
อาณาจักรอยุธยา

1351 – 1767
Monarkia absolutua

Ayutthayako Erresuma bandera

Ayutthayako Erresuma armarria

Southeast Asian history - Around 1540.png
Eskualdea 1540 inguruan
Geografia
Hiriburua

Ayutthaya (1351–1463)
Phitsanulok (1463–1488)
Ayutthaya (1488–1666)
Lopburi (1666–1688)

Ayutthaya (1688–1767)
Kultura
Hizkuntza(k) Suphanburi dialektoa
Erlijioa Theravada Budismoa (gehiengoa)
Historia
Aurrekoak
Flag of None.svgLavoko Erresuma
Flag of None.svgSukhothaiko Erresuma
Flag of None.svgNakhon Si Thammarateko Erresuma
Ondorengoa
Thonburiko ErresumaFlag of Thailand (Ayutthaya period).svg

Ayutthayako Erresuma (thailandieraz: อาณาจักรอยุธยา) siamdar erresuma izan zen, 1351 eta 1767 artean iraun zuena. Ayutthaya atzerritar merkatarientzako leku aproposa izan zen, hasieran txinatar, vietnamdar, portugaldar, indiar, japoniar, korear eta persiarrentzat eta, geroago, espainiar, herbeheretar, ingeles eta frantziarrentzat. Hauek Ayutthaya hiriburuko harresietatik gertu bere herrixkak sortu zituzten.

XVI. mendean, atzerritar merkatari hauen esanetan, Ekialdeko hiririk handienetariko eta aberatsenetariko bat izan zen. Narai erregearen (1656–1688) Gorteak lotura estuak zituen Luis XIV.a Frantziakoarenarekin eta, honen enbaxadoreen esanetan, Ayutthaya hiriak Parisaren antzeko tamaina zuen.

1550 inguruan, Erresumak zenbait hiri-estatu basailu zituen Malaysiako penintsulan, Sukhothain, Lan Nan, Birmanian eta Kanbodian.[1] Hedapen honi esker, historiografian garai honi batzuetan "Ayutthayar Inperioa" diete.

Atzerritar kroniketan, Ayutthayari Siam zioten, baina bertokoek bere buruei Tai eta bere erresumari Krung Tai (thailandieraz: กรุงไท) edo 'Tai herria' (กรุงไท) zieten.

Ayutthaya leinuko errege-erreginen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aztarnategi arkeologiko nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Irudia Eraikitze
data
Eraikitzailea(k)
Wat Chai Watthanaram Wat chaiwatthanaram.jpg 1630 Prasat Thong erregea
Wat Mahathat วัดมหาธาตุ 3.jpg 1374 Borommarachathirat I.a erregea
Wat Phanan Choeng วัดพนัญเชิงวรวิหาร by Pholtograph.jpg 1324
Wat Phra Si Sanphet Wat phra sri sanpetch (Temple), Ayutthaya, Thailand.jpg 1350 Ramathibodi I.a erregea
Wat Ratchaburana Entrance of Wat Ratchaburana (Ayutthaya).jpg 1424 Borommarachathirat II.a erregea
Wat Lokaya Sutharam Wat Lokayasutharam (Temple) Ayuthaya, Thailand.jpg 1452 Intharacha erregea
Wat Phra Ram Wat Phra Ram - Day.jpg 1369 Ramesuan erregea
Wat Phutthaisawan พระปรางค์ประธาน วัดพุทไธยสวรรค์.jpg Ayutthaya sortu baino lehen. Ramathibodi I.a erregea
Wat Thammikarat Ruins of Chedi Singha Lom Wat Thammikarat.jpg Ayutthaya sortu baino lehen. Lavoko erregea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hooker, Virginia Matheson. (2003). A Short History of Malaysia: Linking East and West. St Leonards, New South Wales, AU: Allen & Unwin, 72 or. ISBN 1-86448-955-3.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Thailandia
Artikulu hau Thailandiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.