Azaroaren 10
Azaroaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hamalaugarren eguna da, 315.a bisurteetan. 51 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1959 - Bilboko Iralabarriko ikastola klandestinoa itxiarazi zuen poliziak. Bi irakasle atxilotu zituzten.
- 2006 -
- Nafarroako familia medikuek greba egin zuten.
- Ezker abertzaleko manifestazio baten ostean egondako istilu larrietan zabor kontainerrak eta kutxazainak erre zituzten. Horrez gain, polizia munizipal bati gasolina bota zioten Bilbon.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1995 - Nigeriako Sani Abacha diktadoreak Ogoni herriko bederatzi pertsona urkatu zituen, tartean Ken Saro-Wiwa idazlea. Shell petrolio konpainia kutsatzailearen aurkako ekintzaileak ziren.
- 2001 -
- Australiako John Howard hirugarren mandatu baterako aukeratu zuten hauteskundeetan.
- Uholdeak Aljerian, eurite gogorrek eta lubiziek 900 hildako eragin zituzten.
- 2007 - Espainiako errege zen Joan Karlos I.ak Hugo Chávez Venezuelako presidenteari sekulako oihartzuna izango zuen «¿Por qué no te callas?» («Zergatik ez duzu ahoa ixten?») esaldia bota zion.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012 - Hirugarren Xilaba Bertsulari Xapelketan Amets Arzallusek bere hirugarren txapela jantzi zuen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1974 - Lenny filma estreinatu zen, Bob Fossek zuzendu eta Dustin Hoffman eta Valerie Perrine aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1839 - "El Constitucional" egunkari bartzelonarrean argitaratu zuten Espainian egindako lehendabiziko argazkiaren albistea, Pedro Felipe Monlauk Bartzelonako lonja batean egindako dagerrotipoa.
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1885 - Abelino Barriola, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1944).
- 1910 - Tomás Blanco, bizkaitar aktorea (h. 1990).
- 1911 - Andres Eliseo Mañarikua, bizkaitar historialaria (h. 1988).
- 1912 - Miren Gezala, Emakume Abertzale Batzako kidea, Euskal Pizkundeko partaidea, irakaslea, dantzaria eta antzezlea (h. 2003).
- 1918 - José Moreno, Eusko Gudarosteko gudaria, armada hartako azken beteranoa (h. 2019).
- 1925 - Jon Mirande, euskal idazlea, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa (h. 1972).
- 1928 - Tomas Murua, gipuzkoar eskultorea (h. 2016).
- 1941 - José Manuel Barquero, arabar irakasle eta politikaria, Ourensen.
- 1942 - Pello Zabaleta Kortaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1948 - Maria Rosario de Cruz, bizkaitar errakestista.
- 1951 - Patxi Pagoaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria, euskal atezain onenetariko bat (h. 1995).
- 1960 - Pello Varela, arabar gidoilari eta zinema zuzendaria.
- 1975 - Fernando González Molina, nafar telebista eta zinema zuzendaria.
- 1982 - Amets Txurruka, bizkaitar txirrindularia.
- 1985 - Alain Barrón, arabar futbolaria.
- 1990 - Allen King, bizkaitar aktore porno eta abeslaria.
- 1994 -
- Borja Mendia, bizkaitar saskibaloi jokalaria.
- Jon Rahm, bizkaitar golf-jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1433 - Karlos Izukaitza, Borgoinako dukea (h. 1477).
- 1483 - Martin Lutero, apaiza, irakaslea eta teologoa, Elizaren erreformatzailea (h. 1546).
- 1490 - Juan de Padilla, gaztelar aristokrata (h. 1521).
- 1620 - Ninon de l'Enclos, frantziar kortesana, gutunen idazlea eta letretako emakume berritzailea (h. 1705).
- 1668 - François Couperin Handia, frantziar musikagile barrokoa (h. 1733).
- 1697 - William Hogarth, ingeles margolari, ilustratzaile eta grabatzailea (h. 1764).
- 1759 - Friedrich Schiller, alemaniar poeta (h. 1805).
- 1790 - Jean René Constant Quoy, frantziar kirurgialari, zoologo eta anatomista (h. 1869).
- 1808 - Jesse W. Fell, Illinoiseko enpresari eta lur-jabea (h. 1887).
- 1834 - Jose Hernandez, argentinar olerkari, politikari eta kazetaria (h. 1886).
- 1836 - Andrés Cáceres, Peruko presidentea (h. 1923).
- 1861 - Robert T. A. Innes, britainiar astronomoa (h. 1933).
- 1870 - Mikhail Rostovtsev, ukrainar historialaria (h. 1952).
- 1873 - Henri Rabaud, frantziar musikagilea (h. 1949).
- 1875 - Anastasija Bitsenko, errusiar-ukrainar iraultzaile eta diplomazialaria (h. 1938).
- 1879 - Patrick Pearse, irlandar maisu, olerkari, idazle, nazionalista eta ekintzaile politikoa (h. 1916).
- 1880 - Jacob Epstein, ingeles eskultorea (h. 1959).
- 1887 -
- Elisa Leonida Zamfirescu, errumaniar ingenieri kimiko, asmatzaile, irakasle eta nazioarteko desarmearen defendatzailea (h. 1973).
- Arnold Zweig, alemaniar idazlea, antifaxista eta gerraren aurkako mugimenduko aktibista (h. 1968).
- 1888 - Andrei Tupolev, errusiar hegazkin ingeniaria (h. 1972).
- 1889 - Claude Rains, ingeles-estatubatuar antzerki eta zinemako aktorea (h. 1967).
- 1893 - John P. Marquand, estatubatuar idazlea (h. 1960).
- 1896 -
- Mary (Lady Heath), irlandar hegazkinlari eta atleta (h. 1939).
- Andreas Stihl, suitzar jatorriko ingeniari eta asmatzailea, Stihl enpresaren sortzailea (h. 1973).
- 1899 - Helen Porter, britainiar botanikoa eta Imperial Collegeko lehen emakume-irakaslea (h. 1987).
- 1905 - Louis Harold Gray, britainiar fisikari eta erradiobiologoa (h. 1965).
- 1910 - Francesc de Cabo, kataluniar politikari eta iraultzailea (h. 1997).
- 1913 - Álvaro Cunhal, portugaldar politikari eta abokatu komunista (h. 2005).
- 1915 - Torcuato Fernández-Miranda, espainiar politikari eta legelaria, Espainiako trantsizioaren estrategatzat joa (h. 1980).
- 1916 - Louis le Brocquy, irlandar margolaria (h. 2012).
- 1918 - Ernst Otto Fischer, alemaniar kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (h. 2007).
- 1919 -
- Mikhail Kalaxnikov, kalibre txikiko armen errusiar diseinatzailea, AK-47 eraso-fusilaren diseinatzailea izateagatik ospetsua (h. 2013).
- Moïse Tshombe, Katangako (gaur egun Kongoko eskualdea) lehen ministroa (h. 1969).
- 1925 - Richard Burton, galestar aktorea (h.1984).
- 1926 - Leon Kossoff, britainiar margolaria (h. 2019).
- 1928 - Ennio Morricone italiar zinema-musikagilea (h. 2020).
- 1931 - Marjory Gordon, erizaintzaren teoriko estatubatuarra (h. 2015).
- 1932 - Roy Scheider, estatubatuar aktorea (h. 2008).
- 1933 -
- Don Clarke, The Boot, zeelandaberritar errugbi eta kriket jokalaria (h. 2002).
- Ronald Evans, estatubatuar astronauta (h. 1990).
- 1938 - Josep Suriá, kataluniar txirrindulari ohia.
- 1939 - Sakher Habash, Al-Fatahren sortzaile buruzagietako bat (h. 2009).
- 1942 - Robert F. Engle, estatubatuar ekonomialari eta unibertsitate-irakaslea, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1944 -
- Askar Akaiev, lehendabiziko Kirgizistango presidentea.
- Larry Trask, euskal hizkuntzalari estatubatuarra (h. 2004).
- 1945 - Terence Davies, ingeles aktore, zinema zuzendari, gidoilari eta eleberrigilea (h. 2023).
- 1947 - Greg Lake, ingeles abeslari, abesti egile, baxu jotzaile eta gitarra jotzailea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (h. 2016).
- 1948 - Ángela T. Leiva Sánchez, kubatar botanikari eta fitogeografoa (h. 2014).
- 1949 - Michio Yasuda, japoniar futbolari ohia.
- 1951 -
- Danilo Medina, Dominikar Errepublikako presidentea.
- Viktor Suhorukov, errusiar aktorea.
- 1955 - Roland Emmerich, alemaniar zinema-zuzendaria.
- 1956 -
- José Luis Brown, argentinar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- Margarita Robles, espainiar magistratu eta politikaria.
- Sinbad, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1959 - Andrzej Iwan, poloniar futbolaria (h. 2022).
- 1960 - Neil Gaiman, ingeles fikzio labur, eleberri, komiki, eleberri grafiko eta filmen egilea.
- 1963 -
- Sylvie Denis, frantziar idazlea, zientzia fikziozko eta fantasiazkoa.
- Mike Powell, estatubatuar kirolari ohia, luzera jauzian espezializatua.
- 1964 -
- Isabel Bono, espainiar poeta eta idazlea.
- Magnús Scheving, islandiar aktore eta gimnasta ohia.
- 1966 -
- Vanessa Angel, ingeles aktore eta modeloa.
- Steve Mackey, ingeles baxu-jotzailea eta disko ekoizlea, Pulp rock alternatibo taldeko kidea (h. 2023).
- 1967 - Carlos Galarreta, espainiar txirrindulari ohia.
- 1969 -
- Jens Lehmann, alemaniar futbol atezain ohia.
- Ellen Pompeo, estatubatuar aktorea.
- 1971 - Mario Abdo Benítez, paraguaitar enpresaburua eta politikaria.
- 1977 - Brittany Murphy, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1982 - Celma Ribas, angolar abeslaria, konpositorea eta enpresaria.
- 1985 - Wu Minxia, txinatar tranpolin-jauzilaria.
- 1986 - Samuel Wanjiru, kenyar atleta, maratoian espezialista (h. 2011).
- 1989 -
- Taron Egerton, galestar aktorea.
- Ana Fernández García, espainiar aktorea.
- 1990 -
- Mireia Belmonte, kataluniar igerilaria.
- Vanessa Ferrari, italiar gimnasta artistikoa.
- Andrea Oubiña, galiziar arraunlaria, zortzi aldiz Kontxako banderaren eta bost aldiz Emakumezkoen Traineru Ligaren irabazle.
- Megumi Takase, japoniar futbolari ohia.
- 1994 -
- Takuma Asano, japoniar futbolaria.
- Andre De Grasse, kanadar atleta.
- 1995 - Lotte Kopecky, belgikar txirrindularia.
- 1999 -
- Armand Duplantis, suediar-estatubatuar pertika jauzilaria.
- João Félix, portugaldar futbolaria.
- Kiernan Shipka, estatubatuar aktorea.
- 2000 - Mackenzie Foy, estatubatuar aktore eta modeloa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1562 - Antonio I.a Nafarroakoa, Nafarroako errege ezkontidea (j. 1518).
- 1651 - Pedro Hurtado de Mendoza, bizkaitar teologoa, Madrilen (j. 1578).
- 1780 - Antonio Arriaga, arabar militarra, Ameriketan hainbat agintari postu izan zituena, Perun (j. 1727).
- 1884 - José María Goizueta, gipuzkoar erdal idazlea eta musika-kritikaria, Madrilen (j. 1816).
- 1900 - Armand David, lapurtar misiolari, zoologo eta botanikoa, Parisen (j. 1826).
- 1908 - Alejandro San Martin, nafar mediku eta politikari liberala, Madrilen (j. 1847).
- 1936 -
- Manuela Arriola, Manuela del Sagrado Corazón, bizkaitar adorazioko moja, fusilatua (j. 1891).
- Juana Francisca Perez de Labeaga, Blasa de María, nafar moja, Madrilen fusilatua (j. 1864).
- 1938 - José Luis Justel, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- 1940 - Aurelio Arteta, bilbotar margolaria, Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa, Mexiko Hirian (j. 1879).
- 1959 - Fernando Muñagorri, euskal atleta (j. 1907).
- 1984 - Carmelo Goienetxea, euskal herritar futbolaria (j. 1898).
- 1985 - Benita Ganuza, Elena Ódena, gipuzkoar politikari komunista, Madrilen (j. 1930).
- 1991 - Jean Pierre Iratxet, baxenafar idazlea (j. 1921).
- 2014 - Jesús Beltrán, nafar psikopedagogo eta katedraduna, Madrilen (j. 1936).
- 2015 - Felix Arriaran, Arriaran I.a, euskal herritar pilotaria (j. 1924).
- 2016 - Izaskun Arrue, arabar irakasle eta erizaina, Arabako ikastoletako lehenengo andereñotzat onartua (j. 1927).
- 2017 - Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1936).
- 2020 -
- Luis Ibero, nafar politikaria, Zizur Nagusiko alkatea (j. 1949).
- Juan Cruz Sol, gipuzkoar futbolaria, Valentzian (j. 1947).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 461 - Leon I.a, Aita santua (j. c. 390).
- 765 - Junnin Enperadorea, Japoniako 47. Enperadorea (j. 733).
- 1241 - Zelestino IV.a, Aita santua.
- 1419 - Joan I.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (j. 1371).
- 1444 - Ladislao III.a Poloniakoa, Poloniako, Hungariako eta Kroaziako errege eta Lituaniako Dukerri Handiko duke gorena (j. 1424).
- 1549 - Paulo III.a, Aita santua (j. 1468).
- 1644 - Luis Vélez de Guevara, espainiar dramagilea eta eleberrigilea (j. 1579).
- 1673 - Mikel I.a Poloniakoa, Poloniako errege eta Lituaniako Dukerri Handiko duke handia (j. 1640).
- 1675 - Leopoldo Medici, italiar kardinala (j. 1617).
- 1705 - Justina Dietrich, silesiar emagina (j. 1636).
- 1793 - Jean-Marie Roland de la Platière, frantziar politikaria (j. 1734).
- 1843 - John Trumbull, estatubatuar margolaria (j. 1756).
- 1848 - Ibrahim Paxa, Egiptoko walia (j. 1789).
- 1861 - Isidore Geoffroy Saint-Hilaire, frantziar zoologoa, teratologian autoritatea (j. 1805).
- 1876 - Karl Eichwald, Errusiar Inperioko geologo, zoologo eta psikologoa (j. 1795).
- 1891 - Arthur Rimbaud, frantziar olerkaria (j. 1854).
- 1911 - Félix Ziem, frantziar margolaria (j. 1821).
- 1923 - Ricciotto Canudo, italiar zinema kritikaria (j. 1877).
- 1924 - Lola Rodríguez de Tió, portoricar poeta, kazetaria eta iraultzailea (j. 1843).
- 1934 - Wilhelm His, suitzar sendagilea (j. 1863).
- 1938 - Kemal Ataturk, Turkiako lehen presidentea (j. 1881).
- 1941 - Carrie Derick, kanadar zientzialaria (j. 1862).
- 1944 - Wang Jingwei, Txinako Errepublikako presidentea (j. 1883).
- 1966 - Kata Pejnović, jugoslaviar komunista eta partisanoa (j. 1899).
- 1975 - Manuel Aznar, espainiar kazetari, politikari eta diplomatikoa (j. 1894).
- 1976 - Félix Burriel, aragoiar eskultorea (j. 1888).
- 1981 - Abel Gance, frantziar zinemagilea (j. 1889).
- 1982 -
- Leonid Brezhnev, Sobietar Batasuneko burua (j. 1906).
- Elio Petri, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- 1984 - Xavier Herbert, australiar idazlea (j. 1901).
- 1986 - Leona Woods, lehen erreaktore nuklearra eta lehen bonba atomikoa eraikitzen lagundu zuen estatubatuar fisikaria (j. 1919).
- 1987 - Seyni Kountché, Nigerko presidentea (j. 1931).
- 1991 - Montserrat Roig, kataluniar idazlea (j. 1948).
- 1992 - Chuck Connors, estatubatuar saskibaloi jokalari, beisbol jokalari eta aktorea (j. 1921).
- 1995 - Ken Saro-Wiwa, nigeriar idazle, telebista ekoizle eta ingurumen ekintzailea (j. 1941).
- 2000 - Jacques Chaban-Delmas, Frantziako lehen ministroa (j. 1915).
- 2001 - Ken Kesey, estatubatuar idazlea (j. 1935).
- 2003 - Canaan Banana, lehendabiziko Zimbabweko presidentea (j. 1936).
- 2006 -
- Vera Atseva, mazedoniar politikari komunista eta jugoslaviar partisanoen kidea (j. 1919).
- Jack Palance, estatubatuar aktorea (j. 1919).
- 2007 - Norman Mailer, estatubatuar idazlea (j. 1923).
- 2008 - Dorothy Vaughan, afroamerikar matematikaria, NASAn aritutakoa (j. 1910).
- 2009 - Robert Enke, alemaniar futbol atezaina (j. 1977).
- 2010 - Dino De Laurentiis, italiar zinema ekoizlea (j. 1919).
- 2015 -
- Gene Amdahl, informatikako proiektuen estatubatuar diseinatzailea, informatikako aitzindarietako bat (j. 1922).
- Klaus Friedrich Roth, alemaniar-britainiar matematikaria (j. 1925).
- Helmut Schmidt, Alemaniako kantzilerra (j. 1918).
- Allen Toussaint, estatubatuar kantaria, pianojolea, abeslaria, ekoizle eta konpositorea (j. 1938).
- 2016 - Francisco Nieva, espainiar idazlea (j. 1924).
- 2020 -
- Saeb Erekat, palestinar politikari eta diplomazialaria, Palestinaren Askapenerako Erakundeko idazkari nagusia (j. 1955).
- Amadou Toumani Touré, Maliko presidentea (j. 1948).
- 2022 - Henri Anglade, frantziar txirrindularia (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Aide, Aidor, Aida eta Ninbe.
- Pakea eta Garapenaren aldeko Zientziaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |