Azay-le-Rideauko jauregia

Koordenatuak: 47°15′33″N 0°27′57″E / 47.259054°N 0.46582°E / 47.259054; 0.46582
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azay-le-Rideauko jauregia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Erdialdea-Loira Harana
DepartamenduaIndre eta Loira
BarrutiChinoneko barrutia
Kantonamenducanton of Azay-le-Rideau
Frantziako udalerriAzay-le-Rideau
Koordenatuak47°15′33″N 0°27′57″E / 47.259054°N 0.46582°E / 47.259054; 0.46582
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1510
Ondarea
Mérimée IDPA00097546 eta IA00011436
Webgune ofiziala

Azay-le-Rideauko jauregia (frantsesez: Château d'Azay-le-Rideau) Frantziako Indre eta Loira departamenduko Azay-le-Rideau udalerrian dagoen pizkunde garaiko jauregia da. XVI. mendean eraikia izan zen, Indre ibaiaren uharte txiki batean.

1905eko abuztuaren 11tik Monumentu historiko izendaturik dago.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tours (25 km) eta Chinonen (21 km) arteko D751 errepidearen bazterrean dago, Parisetik 260 kmra. Trenez ere irits daiteke, Tours eta Chinonen arteko TER linea Azay-le-Rideaun gelditzen baita (25 minutuko bidaia Toursetik)[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azayko lehenbiziko gaztelua 1119 aldean eraiki zen, Tours eta Chinonen arteko bidea babesteko asmoz. 1418an Karlos VII.a erregeak gazteluari su eman eta kapitaina eta 350 soldadu hilarazi zituen. Hori dela eta, XVIII. mendera arte, herriak Azay-le-Brûlé ("Erretako Azay") izena hartu zuen[2].

Gaur egungo jauregia Gilles Berthelotek, eta honen emazte Philippa Lesbahyk eraiki zuten, 1515 eta 1527 artean. Proiektuan Italiako Pizkundeko arkitektura eta eraikitzeko era frantziarra bateratzen saiatu ziren. 1528an Frantzisko I.a erregeak jabegoa konfiskatu zien eta 1533an Antoine Raffin, bere guardiako kapitainari, eman zion. Rafin familia eta honen ondorengoak izan ziren jauregiko jabeak Frantziako Iraultza arte.

1791n Charles de Biencourtek erosi zuen "utzia eta andeatua zegoen" jauregia. 1825etik aurrera zaharberritze lan garrantzitsuak egin ziren. 1845ean, artean zutik zegoen Erdi Aroko gazteluaren dorre ederra bota eta estilo neorrenazentistako beste bat eraiki zuten. Bigarren dorrea 1856an jaso zen, 1825eko pabiloi txinatarra ordezkatuz[2].

1905eko abuztuaren 11n Frantziako estatuak erosi eta Monumentu historiko izendatu zuen. Geroztik lehengoratze lan handiak egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]