Azazkal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Azazkal
Toes.jpg
Gizaki baten oinetako azazkalak.
Gorilla-hand.jpg
Gorila baten azkazalak
Xehetasunak
Latinez unguis
Identifikadoreak
Kodea TH H3.12.00.3←→≥≥.02001
TA A16.0.01.001
FMA 54326
Terminologia anatomikoa

Azazkala (edo azkazala[1]) hatzen bukaera babestu eta estaltzen duen estaldura da. Lurreko ornodun gehienek dituzte, batzuek atzapar forman eta beste batzuek —gizakiok, adibidez— azkazal forman. Gizakiok hogei azazkal ditugu: eskuetan hamar, eta oinetan beste hainbeste (hatz bakoitzaren muturrean bat, alegia).

Gizakion azazkalak egunero gutxi gorabehera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, etengabe eraldatuz eta berriztatuz doaz. Kultura batzuetan margotu egiten dituzte, batez ere emakumeek. Ekialdeko hainbat kulturatan, azkazal luzeak izateak noblezia esan nahi du, eskuekin lan egiten ez dutela erakusten baitu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiak onartuak ditu azazkal eta azkazal, baina bietatik lehena hobetsita; hatzazal, berriz, ez du onartu euskara baturako (Hiztegi Batua).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Azazkal Aldatu lotura Wikidatan