Azeleratutako unibertsoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Unibertsoaren espantsioaren azelerazioa. Denbora bertikalean azaltzen da, behetik gora.

Azeleratutako unibertsoa Unibertsoa geroz eta azkarrago zabaltzen denaren obserbaziotik jaiotako fenomenoa da. Termino formaletan honek esan nahi du eskala kosmiko batean k bigarren deribatu positibo bat duela eta, beraz, edozein ikuslerentzat urruneko galaxia batek duen urruntze abiadura geroz eta handiagoa dela.

1998an bi proiektu independientek, Supernova Cosmology Project eta High-Z Supernova Search Team, aldi berean jaso zituzten inola ere espero ez ziren datuak, urruneko Ia supernobak erabilita argi iturri gisa. Bi talde hauetako hiru kidek Fisikako Nobel Saria jaso zuten aurkikuntza honi esker. Barioien oszilazio akustikoan gertaera honen ebidentzia gehiago aurkitu dira, baita urruneko galaxia klusterreko datuak aztertuta.

Fenomeno hau azaltzeko eredu ezberdinak erabiltzen dira. Teoria batek dio energia iluna dela erantzulea eta beste batek dio mamu-energia bat existitzen dela. Beste teoria batzuek kintaesentzia izeneko indarra proposatu dute, edo antimateriaren grabitatearen ondorioa dela.