Azido erretinoiko
| Azido erretinoiko | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C20H28O2 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| MolView | 3D eredua |
| Mota | azido organiko eta A bitamina |
| Masa molekularra | 300,209 Da |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | SHGAZHPCJJPHSC-UHFFFAOYSA-N |
| ChemSpider | 5337 |
| PubChem | 5538 |
| Gmelin | 26536 |
| ChEMBL | CHEMBL1235644 |
| Human Metabolome Database | HMDB0244343 |
Azido erretinoikoa konposatu organikoa da, C20H28O2 formula duena, azido karboxilikoen familiakoa eta A bitaminaren hiru formetako bat. Solido kristalino hori-laranja da. Zintzilik dagoen katean lau lotura bikoitz dituenez zis-trans isomeria agertzen du[1].

Azido erretinoikoaren isomeroen artean azido osorik-trans-erretinoikoa, tretinoina, ugariena da. Azido 13-zis-erretinoikoa, isotretinoina, eta azido 9-zis-erretinoikoa, alitretinoina, ere aipatzekoak dira.
Azido osorik-trans-erretinoikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido osorik-trans-erretinoikoa ezinbestekoa da enbrioi-garapenerako, arren ugalkortasunerako, hezur-hazkundearen erregulaziorako eta immunitaterako. Azido osorik-trans-erretinoikoa kordatuentzat nahitaezkoa da, baita ordena handiagoko animalientzat ere, hala nola arrainentzat eta gizakientzat. Enbrioi-garapen goiztiarrean, enbrioiaren eremu espezifiko batean sortutako azido osorik-trans-erretinoikoak ardatzaren aurreko/atzeko enbrioian zehar dagoen posizioa zehaztea ahalbidetzen du, enbrioiaren atzealdearen garapena gidatzen duen zelularteko seinaleztapen-molekula gisa balio baitu.
Zis-isomeroak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alitretinoina eta isotretinoina zis-isomeroaik azalean zehar aplikatzen dira aknea[2] eta eguzkiaren ondoriozko azalaren zahartzea tratatzeko.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Tretinoin» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ Osakidetza. Azido erretinoiko bidezko tratamendua. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |