Azido fluorhidriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azido fluorhidriko
Formula kimikoa HF
InChl 3D eredua
Osatuta ura eta hidrogeno fluoruro
Mota hydrohalic acid (en) Itzuli
Ezaugarriak
Azidotasuna (pKa) 3,17
Irakite-puntua 85,8 °C
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
4
0
Identifikatzaileak
InChlKey KRHYYFGTRYWZRS-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 7664-39-3
RTECS zenbakia MW7875000
DSSTox zenbakia MW7875000
MeSH D006858
UNII RGL5YE86CZ

Azido fluorhidrikoa hidrogeno fluoruroaren soluzio akuosoa da, hidrogenoak eta fluorrak (HF)x eratutako konposatu kimiko biziki arriskutsua. Ez da beirazko elementuekin kontaktuan jarri behar, jan egin baitezake, honegatik, plastikozko materialak erabiliz tenperatua oso hotzetan manipulatzen da.

Datu fisikokimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LD50: 180g/kg
  • Lantokietan onartutako gehienezko kontzentrazioa: milioiko 2 zati hiltzeko

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido fluorhidrikoa kimika organikoan fluoratutako konposatu organikoak lortzeko, petrokimikan katalizatzaile bezala, aluminioa lortzeko erabiltzen den kriolita (Na3AlF6) artifiziala lortzeko, uranio fluoruroa (UF6) bezalako fluoruro inorganikoak eta, batzuetan, disolbatzaile bezala erabiltzen da. Beira edo kristalaren industria eta prestaketan ere erabiltzen da tailatzeko eta grabatzeko. Granitozko arroken ikerketa petrografikoetan berezko bezala erabiltzen da bere lurrunekin arroka osatzen duten silikatuak disolbatzeko, ondoren, ur destilatuarekin leunki garbitu eta gero sodiozko kobalto-nitritoarekin estalia izateko, zeinek, selektiboki, potasiozko feldespatoak hori kolore biziz margotuko dituen, ondoren, kolorearen arabera plagioklasazko feldespatoengandik bereiztuak izango direnak, hala, arroka igneoa identifikatzea ahalbidetuz.

Toxikologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantzia narritagarri, korrosibo eta toxiko bat da. Larruazalean, sendatzeko oso zailak diren erredura oso mingarriak eragiten ditu. Hau, sendatze prozesuan behar den kaltzioa fluoruroekin fluoruro kaltziko (CaF2) bezala prezipitatzen delako gertatzen da. Azido fluorhidrikoak eragindako erredura bat gertatu baldin bada, "laborategiko kit"eko ur askorekin garbitzea gomendatzen da, ez ur arruntarekin, eta, lehen neurri bezala kaltzio glukonatozko gel batekin tratatu (substantzia hau dagoen edo erabiltzen den toki guztietan eskuragarri egon behar duena), halakorik egon ezean kaltzio laktato edo kaltzio zitratozko disoluzio bat erabili beharko litzateke, eta, hauek ere egon ezean, esnea. Bere lurrunak arnastuz gero, larrialdi mediko bat da. Oxigenoa maskara bidez aplikatuz tratatzen da (ez da beste materialik gomendatzen narritagarriak izateagatik), biktimak arnasa hartzen badu bere kontzientzia maila neurtu behar da. Unea iritsiz gero, berpizte teknika erabili behar da halakorik behar balitz. Begietara eroriz gero soilik soluzio fisioligiko ugarirekin tratatu behar da, arnasketaren kasuan bezala, narritagarriak izateagatik ez dira gomendatzen kaltzio konposatuetan oinarritutako substantziarik. Kasu guztietan, salbuespenik gabe, larrialdi mediko bezala tratatu behar da lehen laguntzak eman ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]