Azido kloroso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azido kloroso
Chlorous-acid-2D.png
Chlorous-acid-3D-vdW.png
Formula kimikoa ClHO₂
SMILES kanonikoa 2D eredua
InChl 3D eredua
Osatuta hidrogeno, oxigeno eta kloro
Base konjokatua chlorite ion (en) Itzuli
Masa molekularra 67,967 u
Identifikatzaileak
InChlKey QBWCMBCROVPCKQ-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia 13898-47-0
ChemSpider 22861
PubChem 24453
Gmelin 29219
ChEBI 1267
ChEMBL CHEMBL1906899
RxNorm 1543755
UNII 7JRT833T5M
KEGG C01486

Azido klorosoa (HClO2) klorito ioi batez eta hidroi batez osatuta dagoen konposatu inorganikoa da. Azido ahul bat da. Azido honetan kloroak +3 oxidazio egoera du. Substantzia purua ezegonkorra da eta azido hipoklorosoan (HClO) eta azido klorikoan (HClO3) dismutatzen da:

Azidoa substantzia puru gisa lortzea zaila bada ere, bere base konjokatua, azido honen eratorria den kloritoa, egonkorra da. Kloritoa duen gatz ezagun bat sodio kloritoa da. Gatz hori eta antzeko beste batzuk batzuetan kloro dioxidoa ekoizteko erabiltzen dira.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido klorosoa bario kloritoa edo berun (II) kloritoa azido sulfurikoaren erreakzionaraziz lor daiteke:

Egonkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido klorosoa oxidatzaile indartsua da, baina dismutatzeko duen joerak balioa kentzen dio dohain horri.

Kloroa da HXO2 formulako azido isolagarri bat sortzen duen halogeno bakarra. Formula hori duen bromozko edo iodozko azidorik ez da inoiz isolatu. Bromitodun gatz gutxi batzuk ezagutzen dira, baina ez ioditodunak.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wiberg, Egon.. (2001). Inorganic chemistry. (1st English ed.. argitaraldia) Academic Press ISBN 0-12-352651-5 PMC 48056955 . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]