Azido palmitiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azido palmitiko
Palmitinsäure Skelett.svg
Formula kimikoaC16H32O2
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutaoxigeno eta karbono
Base konjokatuahexadecanoate(1−) (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
0,8414 g/cm³
Errefrakzio indiziea1,4219
Fusio-puntua62,9 °C
61 °C
Irakite-puntua351,5 °C
Masa molekularra256,24 Da
Erabilera
RolaEntzimen inhibitzaile
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
GHS arriskuawarning (en) Itzuli
GHS-pictogram-exclam.svg
Arrisku motakH319 (en) Itzuli
Prekauzio motakP305+P351+P338 (en) Itzuli
Flash-puntua192 °C
Identifikatzaileak
InChlKeyIPCSVZSSVZVIGE-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia57-10-3
ChemSpider960
PubChem985
Reaxys607489
Gmelin15756
ChEBI190200
ChEMBLCHEMBL82293
ZVG33990
EC zenbakia200-312-9
ECHA100.000.284
CosIng78421
MeSHD019308 eta D010169
RxNorm1426390
Human Metabolome DatabaseHMDB0000220
KNApSAcKC00001233
UNII2V16EO95H1
NDF-RTN0000022738
KEGGD05341 eta C00249
PDB LigandPLM

Azido palmitikoa formula kimikoa duen gantz-azido ase bat da. Palma olioak azido palmitiko asko du, hortik gantz azido honen izena. Hamasei karbono ditu (16:0).

Haragian eta esnekietan dagoen gantz azido ugariena da eta landareetan ere aurkitzen da, palma olioaren %44a osatzen du eta oliba olioaren %8-20[1]. Gizakietan gantz ehunaren %21-30 osatzen du[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edmond Frémy kimikari frantsesak aurkitu zuen 1840 urtean saponifikaturiko palma oliotan[3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azido palmitikoa azido hexadekanoikoa da, hau da, 16 karbonoko katea du eta erabat asea da. Alkohol beroan eta eterrean disolbatzen diren kristal zuri gisa agertzen da. Ez da uretan disolbatzen, eta sukoia da. 62 °C-an likidotzen da, eta 350 °C-an irakiten du[4]. Molekula anfipatikoa da. Espermazetia edo palma olioa saponifikatuz, edo koipe naturalak hidrolizatuz lortzen da.

Hain erreduziturik dagoenez, katabolismoa burutzen denean 50 mol azido palmitikok 129 ATP mol ematen ditu.

Bestalde mintzeko proteina integralak izango direnei itsasten zaie Golgi aparatuan eta proteina palmitoilatuak bihurtzen dira. Hau ezinbestekoa da zelula mintzean behar duten tokian kokatu daitezen[5].

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmitato metalikoak, xaboiak, olio labaingarriak, gai iragazgaitzak eta janarien gehigarriak ekoizteko erabiltzen da.

Aluminioarekin osatzen duen gatza napalma ekoizteko erabili zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carta, Gianfranca; Murru, Elisabetta; Banni, Sebastiano; Manca, Claudia. (2017-11-08). «Palmitic Acid: Physiological Role, Metabolism and Nutritional Implications» Frontiers in Physiology 8 doi:10.3389/fphys.2017.00902. ISSN 1664-042X. PMID 29167646. PMC PMC5682332. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  2. Kingsbury, K. J.; Paul, S.; Crossley, A.; Morgan, D. M.. (1961-03). «The fatty acid composition of human depot fat» Biochemical Journal 78 (3): 541–550. ISSN 0264-6021. PMID 13756126. PMC PMC1205373. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  3. Frémy, Edmond. (1842). «Memoire sur les produits de la saponification de l'huile de palme» Journal de Pharmacie et de Chimie XII:757.
  4. (Ingelesez) Anneken, David J.; Both, Sabine; Christoph, Ralf; Fieg, Georg; Steinberner, Udo; Westfechtel, Alfred. (2006-12-15). Fatty Acids. Wiley-VCH Verlag GmbH & Co. KGaA doi:10.1002/14356007.a10_245.pub2. ISBN 3527306730. (Noiz kontsultatua: 2018-11-18).
  5. «Las proteínas van donde deben gracias a un proceso simple» www.madrimasd.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]