Azido sulfeniko
Azido sulfeniko | |
---|---|
![]() | |
Mota | Organosufre-konposatu eta hydroxy compound (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D013434 |
Azido sulfenikoak konposatu organikoen familia bat da, oxoazidoen klasekoa. Azido sulfenikoek R−S−OH fomuoa orokorra dute. Guztietan sinpleenari ere, H−S−OH formulakoari ere azido sulfeniko deritzo[1].
Azido sulfenikoek azido sulfinikoekin eta azido sulfonikoekin batera organosufre oxoazidoen familia osatzen dute.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katea motzeko azido sulfenikoak oso erreaktiboak dira. Esaterako azido metanosulfenikoa (CH3SOH) ezin da disoluzioan isolatu eta gas-fasean minutu bateko iraupena du degradatu baino lehen[2].
Bestalde, azido sulfenikoek tautomerismoa pairatzen dute.

Baratxuriak, tipulak eta Allium generoko beste landare batzuk ehunetan kalteak pairatzen dituztenena, bertan dagoen aliina entzima baten eraginez deskonposatu egiten da azido sulfenikoak ekoitziz. Horrela tipulak moztean azido 1-propoenosulfonikoa eratzen da, zeinak begietan sartuta nergarrazteko abilezia duen[3].
Erlazionatutako funtzio-taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azido sulfenikoaren balizko erradikalak sulfeniloak dira, RS-. Alabaina ez dira sintetizatzen azido sulfenikoaren erreakzioetatik.
Adibidez, metanosulfenil kloruroaren (CH3SCl) moduko sulfenilo-kloruroak disulfuroei kloroa erantsiz lortzen dira.
Bestetik sulfenatoak, (RSOR′), sulfenilo-kloruroek alkoholekin erreakzionatzean eratzen dira. Sulfenamidek RSNR′2 formula dute[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Sulfanol» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ Penn, Robert E.; Block, Eric; Revelle, Larry K.. (1978-05-01). «Flash vacuum pyrolysis studies. 5. Methanesulfenic acid» Journal of the American Chemical Society 100 (11): 3622–3623. doi: . ISSN 0002-7863. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ Block, Eric. (2010). Garlic and other alliums: the lore and the science. RSC publ ISBN 978-0-85404-190-9. (kontsulta data: 2025-01-15).
- ↑ (Ingelesez) Braverman, Samuel. (1990). «Rearrangements involving sulfenic acids and their derivatives» Sulfenic Acids and Derivatives (1990) (John Wiley & Sons, Ltd): 311–359. doi: . ISBN 978-0-470-77228-7. (kontsulta data: 2025-01-15).