Aziza Siddiqui
| Aziza Siddiqui | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Afganistan, 1983 (42/43 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | paxtuna |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa alemana urdua arabiera gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Aziza Siddiqui (paxtuneraz: عزيزه صديقي, Afganistan, 1983) ekintzailea da. Afganistango GKEko Emakumeen Eskubideen Koordinatzailea izan zen. Bertan, Afganistango landatar emakumeen egoerari buruzko ikerketak egin zituen, eta beraien eskubideei buruz hezi zituen. Horrez gain, erabakiak hartzeko trebakuntzak antolatu zituen, nahiz eta bere lanak pertsonalki mehatxatu.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afganistanen jaioa, Siddiqui zortzi urte zituela joan zen Pakistanera gerraren ondorioz, baina 2003an itzuli zen emakumeen eskubideen alde lan egitera. 2007an Emakume Adoretsuen Nazioarteko Saria jaso zuen. Hala ere, bere ospea zela eta, ezin izan zuen Afganistanera modu seguruan itzuli horren ondoren, eta horregaitik asiloa lortu zuen Ameriketako Estatu Batuetan.[2][3]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesaz gain, alemanez, urdueraz, arabieraz eta espainieraz hitz egiten du.[4] Psikologian lizentziatua, Alemaniar Ikasketetan espezializatua (2013-2018), Creightoneko Unibertsitatea. Masterra Osasun Publikoan, Arreta Medikoaren Etikan espezializatuta (2019-2021), Creightoneko Unibertsitatea. Gerontologian doktoretza (2022-...), Nebraska Omahako Unibertsitatea.[4]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an, gizarte-langile gisa hasi zen lanean BIAS Nazioarteko Laguntza Zerbitzu Elebidunentzat, etorkin eta errefuxiatu zahar eta ezinduei laguntzeko.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009an, Siddiquik Gitana Productions-en "Extra ary Ordinary Person of the Year" ("Urteko pertsona arrunt aparta") saria jaso zuen, arteen eta hezkuntza artistikoaren bidez aniztasuna sustatzen duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Department Of State. The Office of Electronic Information, Bureau of Public Affairs. (7 de marzo de 2007). «Honorees» 2001-2009.state.gov.
- 1 2 «2007 International Women of Courage Award Winners Bios» awiu.org.
- ↑ «Two Afghans get Women of Courage Award» Embajada de Afganistán en Tokio.
- 1 2 «Aziza Siddiqui | Department of Gerontology | University of Nebraska Omaha» www.unomaha.edu (kontsulta data: 2025-11-14).
