Azken Brontze Aroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken Brontze Aro» orritik birbideratua)
Historiaurreko aroak
Okabeko harrespila.
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Azken Brontze Aroa[1], Goi Brontze Aroa[2], Brontze Garatua[1] edo Brontze Berantiarra[2] burdinaren erabilpenaren aurreko Brontze Aroko garaia da, Europari batez ere aplikatzen zaiona. Aldi honetako azken urteak bereziak izaten dira, eta horregatik askotan aparteko etapa bat izendatzen da, Brontze Aro Amaiera edo Bukaera[3]. beste batzuek, ordea, Azken Brontze Aroaren sinonimotzat hartzen dute.

Azken Brontze aroa, K.a. 1200. urtetik K.a. 700. urtera arte iraun zuen. Garai honetan gizarte-egitura konplexuagoa garatu zen, familia batzuek beren lanei esker eta, batez ere, brontzezko eta urrezko objektu berriei esker lortutako aberastasunagatik sortuta. Noblezia kontzeptua agertu egin zen eta gizartearen arteko desberdintasunak geroz eta nabariagoak izaten hasi ziren. Gizartearen arteko zatiketa hau gatazka belikoak areagotu egin zituen eta askoz bortitzagoak eta gatazkatsuagoak bilakatu ziren.

Tarte hau Burdin Arorako trantsizio-aldia izan zen, kultura-eraldaketa handia izan baitzen: idazketa-sistemak sortu ziren Ekialde Hurbilean (Asia mendebaldean), botere-sinbolo gisa hilobia monumentalak sortu ziren, gizarte-estatusa bereizi zen eta harresiz babestutako gune garaietan kokalekuak eraiki ziren.

Mendebaldeko Europan, Goi Brontze Aroaren ezaugarri nagusia Kutxa Zelaien Kulturaren garapena da eta lehen Hallstatt kultura.

Europako Mediterraneoan eta Ekialde Hurbilean krisi larria eta kolapsoa gertatu zen Azken brontzearen amaieran[4].

Euskal herrian, Lehen milurtekoa hastear zegoenean, oraindik kobetan bizi zen biztanleriak ere haitzuloak uzteko joera agertu zuen, eta herrixketan hasi zen bizitzen. Bestalde, lehenago sorturiko herrixkak gero eta zabalago izatera iritsi ziren[1].

Eskualdearen araberako kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiaren arabera data desberdinetan gertatu zen garai hori. Afrikan, Harri Arotik Burdin Arora igaro ziren, brontzea erabili gabe. Burdina lantzearen lehendabiziko pausoak II. milurtekoaren amaieran eman ziren Anatolian. Geroago, Antzinako Egipton, Grezian eta Italian. Europa osoan K.a. 900erako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brontze Aroa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Euskal Herriko Historia. Historiaurrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) admin. (2014-08-19). «EL BRONCE FINAL» HISTORIAE (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  3. Rodríguez, González; Cruz, María. (2012). Erromaurreko Iberiar Penintsulako antzinaroari buruzko materialak : Iberiako hegoaldeko herri eta kulturak. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua-Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco ISBN 978-84-9860-648-5. (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  4. (Gaztelaniaz) «El colapso de la Edad del Bronce: una catástrofe similar a la caída del Imperio romano» El Español 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.