Azken afaria (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azken afaria
Datuak
Argitaratze-data 2013
Generoa Eleberria
Herrialdea Euskal Herria
Orrialdeak 232

Azken afaria liburua 2013.urtean kaleratu zen.[1] Durangon, Madrilen eta Bilbon kokatzen da narrazioa. Xabier Montoiaren lanetan ohikoa den bezala, oso narrazio gordina eta kritikoa dugu eleberri hau. Liburuaren mamia epaiketa politikoak direla medio, euskal gazteek eta haien familiek pairatzen dituzten prozesu kafkiarrak eta bukaezinak dira.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Liburua lau ataletan antolatuta dago:[2]

  • "Bazkaria": ideologikoki jarrera desberdinak dituzten lau lagun bazkaltzeko Bilboko txoko batean biltzen dira. Une horretan ondoren nobelaren pertsonaia nagusia izango dena, EAJren aldeko pertsona da.
  • "Gaua": hasierako bazkariaren partaide baten semea Ertzaintzak atxilotu du, antza kale borrokaz lotuta. Une horretan gurasoen sufrikarioa hasten da eta, halaber, haien aldaketa ideologikoaren prozesua, EAJ alderditik presoekiko elkartasuneko erakundetara. Semeak, kapituluaren amaieran, buruaz beste egiten du.
  • "Gauaren gaua": atal gordinena eta, aldi berean, lirikoena. Gurasoek semerik gabeko bizitza batera ohitu behar dira.
  • "Afaria": urteak aurrera joan ahala hasierako bi lagun elkar afaltzeko biltzen dira. Afari hori lagunarteko azkena izango da.

Erreferentziak =[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rekondo, Hasier (2013) «Azukrerik gabeko "errelatoa"» Berria . Noiz kontsultatua: 2018-01-18.
  2. Susa literatura. Azken afaria, . Noiz kontsultatua: 2018-01-18.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]