Edukira joan

Azken agurraren negarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azken agurraren negarra
Gorka Knörr Borràsen musika-lana
Egilea(k)Gorka Knörr Borràs
Argitaratze-data1975
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta egile abeslaria

Azken agurraren negarra Gorka Knörrek 1975ean grabatutako kanta da, gaitzat Ipar Euskal Herritik Lehen Mundu Gerrako guda lekuetara Frantziaren alde borrokatzera joan ziren euskaldunak dituena: abestiak dioen bezala, haietako askok ez zekiten frantsesez, baina "Aberriarengatik" hil ziren («Morts pour la patrie»).[1] 2012an bigarren bertsio bat grabatu zuen.[2]

Kantako hitzak 1793 eta 1795 arteko Konbentzioaren gerran ere aplika daitezke[erreferentzia behar].

Nora zoaz, eskual semea,
harma hori eskutan?
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Harmen hartzera deitzen naute
frantsen aldera.
Eskualerritik urrunduz,
ta atzerrira joanak,
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!
a ze negarra entzunen duzu
Eskualerrietan!

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.

Gure historian zehar
zenbat malko ta ezbehar;
Landetaratu gintuztenekila
dugu orai hil behar.
Landetaratu gintuztenekila
dugu orai hil behar.
Bere ama agurtu du
etxolako atarian;
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.
bere amak bisitatuko du
atzerriko hilobian.

Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.
Morts pour la patrie,
morts pour la patrie,
eskuara baizik etzekiten haiek,
morts pour la patrie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Knorr, Gorka. «Nik nahi dudana» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-05-15).
  2. Knorr, Gorka. (2012). «Ez dugu etsiko. Antologia» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-05-15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]