Azotobacter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Azotobacter
Azotobacter cells.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacteria anima
FilumaProteobacteria
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaPseudomonadales Pseudomonadales
FamiliaPseudomonadaceae Pseudomonadaceae
Generoa Azotobacter
Datu orokorrak
Gram tindaketa Gram-negative Itzuli

Azotobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Bakterio handiak dira (4 µm luze, 2 µm zabl), legamien antzeko neurriak izanik. Aerobio hertsiak dira eta heterotrofoak. Genero honetako bakterio gehienak mugikorrak dira (bere flageloek kokapen peritrikoa edukiz), eta ez dute benetako esporarik sortzen.

Beste bakterioen aldean berezko bi ezaugarri ditu Azotobacter-ek:

  • gai da nitrogenoa finkatzeko, nitrogenasa entzima baitu. Egoera librean finkatzen dute nitrogenoa genero honetako bakterioek, ez baitute landareekin sinbiosia egin behar (beste bakterio batzuen moduan)
  • esporen antzeko egitura erresistenteak sortzen dituzte, kiste izenekoak. Kiste horiek gai dira lehorteak eta erradiazioak jasateko, baina benetako esporen aldean ez diote erresistentzia handirik beroari. Kisteek poli-beta-hidroxibutirato (PHB) dute barnean.

Martinus W. Beijerinck zientzialari holandarrak aurkitu zuen XX. mendearen hasieran lehenengo Azotobacter, nitrogenoaren finkapena ikertzen ari zela.

Genero honetako bakterioak lurzoruan bizi dira, batez ere pH neutro edo alkalinoa duten lurzoruetan.

Laborategian isolatzeko gluzidoak (karbono eta energia-iturria) eta nitrogenorik gabeko materia inorganikoa duten hazkuntza-inguruak erabiltzen dira, kulturak ilunpean eta aerobiosian jarriz. Baldintza horietan Azotobacteren hazkuntza gailentzen zaio gainontzeko bakterioenari.