Azoveko itsasoa
Azoveko itsasoa | |
---|---|
errusieraz: Азо́вское мо́ре ukraineraz: Озівськe/Азо́вське мо́ре | |
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Luzera | 340 km |
Zabalera | 135 km |
Azalera | 37.555 km² |
Sakonera | 15 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 46° N, 37° E / 46°N,37°EKoordenatuak: 46° N, 37° E / 46°N,37°E |
Honen parte da | Itsaso Beltza |
Estatu burujabea | Errusia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
ikusi
|
Arro hidrografikoa |
Sea of Azov drainage basin (en) ![]() |
Azoveko itsasoa[1] (errusieraz: Азо́вское мо́ре, Azovskoye more; ukraineraz: Озівськe/Азо́вське мо́ре, Ozivs'ke/Azovs'ke more; Krimeako tatareraz Azaq deñizi) Ekialdeko Europako barne itsasoa da. Krimeako penintsulak (mendebaldean), Ukrainak (iparraldean) eta Errusiak (ekialdean) inguratzen dute. Kertxeko itsasarteak Itsaso Beltzarekin lotzen du.
340 kmko luzera, 135 kmko zabalera eta 37.600 km²ko azalera ditu. Batezbesteko sakontasuna 13 metrokoa da (sakonena 15,3 m). Don eta Kuban ibaiak bertara isurtzen dira[2].
Historiari dagokionez, Krimeako Gerran itsas-kanpaina bat gertatu zen bertan 1855eko maiatza eta azaroaren artean, alde batetik Britainia Handia eta Frantzia eta bestetik Errusiar Inperioa aurrez aurre zeudelarik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2010-10-12.
- ↑ Sea of Azov Global.britannica.com
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Itsasoari buruzko informazioa eta argazkiak
![]() |
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |