Azpibeltz eraztunbiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azpibeltz eraztunbikoa
Agaricus.bitorquis.nathan.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaAgaricus
Espeziea Agaricus bitorquis
Sacc., 1887
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring stipe icon.png 
hankak eraztuna dauka
Brown spore print icon.png 
espora marroiak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Azpibeltz eraztunbikoa (Agaricus bitorquis) Agaricus familiako perretxiko espezie bat da.[1]

Jangarria da, baina pixka bat lehorra eta mina. Lorategietan eta izotzari aurre egiteko gatza jaso duten bideen ertzetan hazten da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm arteko diametrokoa; zuritik hori zikinera, zuri-grisaxka; oso haragitsua, 1 eta 2 cm arteko lodierakoa, trinkoa eta ezkatatsu samarra; ertza lodia eta beherantz oso biribilkatuta. Subglobosoa, ondoren laua, azkenean zabaldua eta hondoratua erdian.

Orriak: Hasieran haragi kolorekoak, gero arrosa zikinak eta azkenean arre-txokolate kolorekoak.

Hanka: Zuria, sendoa, motza eta lodia, behean puntan amaitzen da; eraztun bikoitza du eta batzuetan kapelaren ertzarekin bat eginda ikusten da.

Haragia: Zuria, ebakietan pixka bat arrosa kolorea hartzeko joera du, marruskaduretan edo zapaldutako eremuetan, herdoil-hori koloreko tonuekin. Usain atseginekoa eta urraren zaporekoa.[2]

Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik. Bitorquis epitetoa latinetik dator, bi aldiz, esan nahi duen "bis" hitzetik eta lepokoa esan nahi duen "torquis" hitzetik. Eraztun bikoitzagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona, baina pixka bat lehorra eta mina. Bere itxurak eta intsektuen larbaz betetzeko joerak ez dute desiragarria egiten.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Validus aldaera, handiagoa delako bereizten da, haragia gehiago gorritzen delako eta oinarrirantz eroritako eraztunagatik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzetik aurrera leku belartsuetan, kaleen inguruan eta bideen ondoan, errepideen ertzetan, asfaltoa eta kaleetako estaldura altxatzeko gai da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 334 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 181 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 274 or. ISBN 84-282-0865-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 193 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]