Azpibeltz tintausain-ilun
Azpibeltz tintausain-iluna | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus phaeolepidotus F.H.Møller, 1952 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Azpibeltz tintausain-iluna (Agaricus phaeolepidotus edo Agaricus meleagris ) Agaricus familiako perretxiko espezie bat da.[1]
Agaricus xanthoderma bezain toxikoa. Sindrome gastrointestinala.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 5 eta 8 cm arteko diametrokoa, erdi esferikoa hasieran, gero kanpai itxurakoa, azkenean laua, titi apur batekin. Marroi kolorekoa, haragiaren hondo zuriaren gainean nabarmentzen diren arre-marroi koloreko ezkataz arrakalatzen da. Igurtziz gero horixka kolorea hartzen du.
Orriak: Meheak, estu, hasieran zurbilak, gero arrosak, azkenean marroi ilun kolorekoak.
Hanka: 6 - 10 x 1 - 1,5 cm-koa, zilindrikoa, erraboil baztertuarekin, zuria, ebakitzean horiz zikintzen da, aldatuz doana desagertu arte, arre-marroi bihurtuz. Eraztuna goian, zabala, zuria, ukitzean horiz zikintzen da eta behealdea koskadun gune hori edo arrexka batek apaintzen du.
Haragia: Zuria, oinean eta batez ere erraboilean horitzen dena. Kolore horia arre bihurtzen da gero. Iodo edo fenol usainak Agaricus xanthoderma gogorarazten du.[2]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Agaricus xanthoderma bezala toxikoa.[3]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ezkata arreak dituzten beste Agaricus batzuekin, Agaricus Langei bezalakoekin, baina honi haragia gorritu egiten zaio eta usaina atsegina du.[4]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekainetik irailera, hostoerorkorren basoetako soilguneetan ateratzen da.[5]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 339 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 316 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 179 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..