Azukrezko gozokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Azukrezko gozoki errusiarra

Azukrezko gozokia karamelu kristalino bat da, gutxi gora-behera, piruleten antzerakoa, pixkat bigunagoa, baina txiklea bezain leuna izan gabe. Gozoki mota bat da, karameluaren gogortasuna lortu arte, azukrea esnearekin irakiten jarriz egiten dena, ondoren, nahasketa irabiatuz, hoztu eta gogortasun leun eta krematsua lortzen duen arte.

Eraketa kristalinoa desiragarria da errezeta honetan. Mikro-kristal oso txikiak azukre gozokian, guztiek gozoki honetan nahi dutena da, bere elastikotasuna eta bere testura irmo baina lauaz gain. Gozoki honen sekretua, azukrearen kristalizazio azkarrean dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azukrezko gozokia AEBetan asmatua izan zen. Jatorri zehatza ez dago batere argi, baina badago Vassar Collegeko Emelyn B. Hartridgen errezeta bat, 1886an datatua dagoena. Uste denez, lehen azukrezko gozokia, porrot egindako karamelu sorta baten emaitza izan zen, 1886ko otsailaren 14an egina, hortik bere izena (ingelesez, azukrezko gozokiari "Fudge" deitzen zaio, hain zuzen ere, porrot egitea esan nahi duena).

Mackinac uhartea eta AEBetako Michigan estatuko iparraldeko beste hiri turistiko batzuk, azukrezko gozokia egiteagatik ospetsuak dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]