Bàwáng Bié Jī (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bàwáng Bié Jī (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1993
Jatorrizko izenburua Ba wang bie ji
Jatorrizko hizkuntza mandarin estandarra
Jatorrizko herrialdea Txinako Herri Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoa Melodrama eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena 171 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Chen Kaige Itzuli
[[Kategoria:Chen Kaigek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Lilian Lee Itzuli
Lu Wei Itzuli
[[Kategoria:Lilian Leek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Lu Weik Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Leslie Cheung
Zhang Fengyi
Gong Li
Ge You
Ying Da
David Wu
Jiang Wenli
David Wu
[[Kategoria:Leslie Cheungek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Ge Youk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ying Dak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Wuk Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jiang Wenlik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:David Wuk Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Hsu Feng Itzuli
[[Kategoria:Hsu Fengek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Miramax
Bestelako lanak
Musikagilea Zhao Jiping Itzuli
Argazki-zuzendaria Gu Changwei
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Pekin
Historia
Jasotako sariak Urrezko Palma
Nominazioak Argazkigintza onenaren Oscar Saria
66th Academy Awards

Gu Changwei

Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Saria
66th Academy Awards
Kanpo loturak
www.miramax.com/movie/farewell-my-concubine

Agur nire konkubinari (Txinera tradizionala : 霸王別姬, Txinera sinplifikatua : 霸王别姬, pinyina: Bàwáng Bié Jī, literalki "Jaun handiak bere konkubina uzten du") film txinatarra da Chen Kaigek zuzendutakoa 1993an. 1985. urtean Lilian Leek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Eta izenburua, halaber, opera txinatar tradizional ezagun eta historiko bat da, zeinak agerpena duen istorioan, bai literalki (antzerki talde baten erreportorioan agertzen da), eta baita sinbolikoki ere (operako jaun eta konkubinari rolak, alegorikoki, bi aktore protagonisten bizitzan islatzen dira).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko Txinako historia politikoa eta kulturala kontatzen du zeharka. Txinako Herri Errepublikaren sortu aurretik, eta 1970eko hamarkadara arte.

Pekingo Opera jenero liriko txinatarrean rol guztiak gizonezkoak betetzen zituzten, baina aktore batzuk txikitandik emakumezkoen roletan berezitzen ziren. Horietako bat da Cheng Dieyi (Leslie Cheung aktorea), zeinak Duan Xiaolou (Zhang Fengyi) bere lagun eta eszenako kidearekin, bikote artistiko bat osatuko duten, txikitandik berezituz obra ezagun batean: Agur nire konkubinari klasikoa. Dieyi feminizatua Yu konkubina izango da, eta Xiaolou berriz, errege edo jauna. Bien arteko harremanak operako dantza eta mugimenduen tankera izango du urteak aurrera doazen artean, bitartean Txinan eraldakuntza politiko handiak gertatzen diren biartean. Era berean, Xiaolouk emakume bat (Gong Li) maitatzeak ere tentsioa eragingo du bikote artistikoan, eta harremanen hirukia are gehiago nahasten da, lauki bat bihutzeraino, antzerkiaren babesle Yuan (Ge You) aberatsaren parte-hartzearekin[1].

Estiloa eta eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeko atrezzoaren erakusketa bat Hong Kong-en, filmatu eta 20 urtera.

Film, Txinako zinema nazioartean hedatzen hasi zen hamarkadan (1990ekoan), lan nabarmenetako bat izan zen hau, 1993ko Cannesko Zinemaldian Urrezko Palmondoa irabazi zuen.

Estetizismo goren batek markatzen du filma, baina tristura eta porrotaren kontakizun bat da batez ere: ez edertasunak, ez arteak eta ez maitasunak ezin dute patu krudel bat oztopatu, ezta heriotzaren ezinbestekotasuna atzeratu. Nolabait bere antonimoa da Bizi (filmari darion positibismoagatik) Zhang Yimouren hurrengo urteko filma, non aktore protagonistak diren hemengo sekundarioak (Gong Li eta Ge You). Hala ere, bi filmek izan zuten arazorik Txinako zentsura ofizialarekin, Iraultza Kulturalaren aroa eta Maoismoaren aroko beste gertaera historiko batzuek begi kritikoz marrazten direlako bietan.

Txinako zinema modernoan homosexualitateak edo, behintzat, erlazio homoerotikoek leku nabarmena izan duten lehen filmetako bat izan zen. Yu konkubinaren rola egin zuen Leslie Cheung aktorea, Txinako zelebritate publikoki gay lehenetarikoa izan zen (filma amaitu eta 10 urtera suizidioz hil zen Cheung)[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Fernandez, Luistxo «Farewell My Concubine (Agur nire konkubinari)» AZpiTituluak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-14 .
  2. (Ingelesez)  Hayoun, Massoud (2012-04-03) «What China's Talking About Today: Anniversary of a Gay Icon's Suicide» The Atlantic . Noiz kontsultatua: 2019-06-14 .