Edukira joan

Béla III.a Hungariakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Béla III.a Hungariakoa

Kroaziako Ban

1172 - 1196
← Eztebe III.a Hungariakoa - Emeriko Hungariakoa →
Bizitza
JaiotzaHungariako Erresuma, 1148 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Hungaria
HeriotzaHungariako Erresuma, 1196ko apirilaren 23a (47/48 urte)
Hobiratze lekuaSzékesfehérvár Basilica (en) Itzuli
Familia
AitaGéza II.a Hungariakoa
AmaEuphrosyne of Kyiv
Ezkontidea(k)Margarita Frantziakoa, Vexingo kondesa
Agnes Antiokiakoa  (1168 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaÁrpád dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoapolitician before the emergence of political parties (en) Itzuli

Find a Grave: 20234 Edit the value on Wikidata

Béla III.a (hungarieraz: III. Béla, kroazieraz: Bela III., eslovakieraz: Belo III.; c. 1148 – 1196ko apirilaren 23a) Hungariako eta Kroaziako erregea izan zen 1172tik hil zen arte.

Géza II.a Hungariakoa eta Eufrosina Kievekoaren semea eta Eztebe III.a Hungariakoaren anaia izan zen. 1161 inguruan, bere aitarengandik dukerri bat jaso zuen, Kroazia, erdialdeko Dalmazia eta, beharbada, Sirmium barne hartzen zituena. 1163an Konstantinoplara iritsi zen itun bat betetzeko. Emanuel I.a Komneno enperadorearen alaba Mariarekin ezkontzeko konpromiso hartu eta gortean kargu bat jaso zuen. 1165ean Béla Bizantziar Inperioaren oinordeko izendatu zuten eta Hungariaren aurkako hiru kanpainatan parte hartu zuen Kroazia, Dalmazia eta Sirmiumen kontrolagatik. 1169an Bizantzion oinordeko bat jaio ondoren, Béla eta Mariaren ezkongaia deuseztatu zen.

1172an Eztebe III.a hil zen eta Béla Hungariara iritsi eta errege koroatua izan zen Alexandro III.a aita santuaren onespenarekin. 1180 eta 1181 artean Bélak Kroazia, Dalmazia eta Sirmium hartu zituen. Bere erregealdian idatzizko kroniken erabilera bultzatu zuen. Esztergomen errege jauregi bat eraikitzea agindu zuen, Europa erdialdean estilo gotikoko lehen eraikina izan zena.

Béla Aines Chatillongoarekin ezkondu zen eta ondoren Margarita Frantziakoarekin.