Béla Tarr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Béla Tarr

(2012)
Freeszfe Society (en) Itzuli lehendakari

2022ko irailaren 29a -
Bizitza
JaiotzaPécs1955eko uztailaren 21a (68 urte)
Herrialdea Hungaria
Familia
AitaBéla Tarr
AmaMari Tarr
Ezkontidea(k)Ágnes Hranitzky
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Theatre and Film Arts (en) Itzuli 1981)
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0850601 Allocine: 7701 Allmovie: p113677 TCM: 1477281 Edit the value on Wikidata

Béla Tarr (Pécs, Hungaria, 1955eko uztailaren 21a) hungariar film zuzendari, gidoigile eta aktorea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pécsen jaioa, Budapesten hazi zen langile familia batean. Bere amak Hungariar telebista nazionalera (MTV) casting bat egitera eraman zuen 10 urte zituela eta telebistarako egokitutako The Death of Ivan Ilyich (Leon Tolstoi) lanean aritu zen protagonistaren semearen paperean. 1886an Miklós Jancsóren Szörnyek évadja (Season of Monsters) filmean antzeztu ondoren Tarr ez da aktore lanetan ibili.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemagintzan, 16 urte zituela hasi zen amateur lanak egiten eta beranduago House for Culture and Recreation zaintzen [1]. Bere lehenengo lan hauek dokumentalak ziren, eta gehienetan hungariar langile edo txiroak erretratatzen zituen. Lan hauek, Béla Belázs Studioetara hurbildu zuen Tarr, eta 1977an Családi tűzfészek (Family Nest) egin zuen bertan, 22 urterekin. Filmak ez zuen ez aurrekonturik ezta ere aktore profesionalik (egin zutenagatik ezer jaso ez zutenak) eta lokalizazio errealak erabili zituen sei egunetako filmaketan. Filma Budapest Schoolekoa zen, eta Béla Balázs Studioetako ildotik giza-errealitatea erakusten zuen pantailan. Kritikoek John Cassavetesen influentziak ikusi zituzten bertan, nahiz eta Tarrek hau gezurtatu, izan ere, esan zuenaren arabera ez zituen Cassavetesen filmik ikusi filmaketaren osteraino baino.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984an Őszi almanach (Almanac of Fall) sortu ondoren, László Krasznahorkai nobelagilearekin lanean hasi zen (ordura arte berak idazten zituen pelikulak), eta 1988an Kárhozat (Dammation) aurkeztu zuten. Krasznahorkai beraren Satantango nobela epikoaren egokitze lana ere orduan hasi zuten, eta zazpi urte beranduago 1994ean harrera oso onarekin hartu zuten mundu osoko kritikoek 415 minututako filma. 1995ean Journey on the Plain sortu eta gero, isilpean egon zen 2000. urtean Werckmeister Harmóniák (Werckmeister Harmonies) aurkeztu zuen arte. Zirkuitu internazionalean txalo artean jaso zuten orokorrean. Amaierako film hauetako hartze (toma) asko hamaika minututik gorako iraupena dute, eta hilabeteak eman zituzten hartze on bakarra lortzeko. Kamerarekin trebetasun handia erakusten dute bere filmek, eta pertsonaiak laguntzen dituzte leku ezberdinetatik, edo Hungariako herri lokaztuetatik, egun edo gauez.[2]

Werkmeister eta gero Georges Simenonen The Man From London nobelaren egokipena grabatzen hasi zen. 2005eko Cannes Film Festivalean estreinatu behar zuen arren, Humbert Balsan produktoreak bere buruaz beste egin ondoren, filmaren finantzamendu arazoak zirela eta 2007rarte luzatu zen estreinaldia, eta Cannes Film Festivalean aurkeztu zen. Japonen ezik, urte askotan ez da bere materialik egon DVD formatuan, baina orain gutxi Werckmeister Harmonies eta Damnationen kopiak atera dira. Satantangoren DVDa azkenean 2008an atera zuten eta bere hasierako zenbait lan ere eskuragarri daude Estatu Batuetan.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Film dokumentalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Tarr Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «LA CINEFILIA NO ES PATRIOTA: HOY, A LAS 7: LAS ARMONÍAS DE WERCKMEISTER (2001) DE BÉLA TARR, EN LA CAYETANO HEREDIA» web.archive.org 2012-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. (Ingelesez) «Béla Tarr | Biography, Movie Highlights and Photos» AllMovie (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  3. [http://www.dvdbeaver.com/film2/DVDreviews26/satantango.htm «Satantango - Mih�ly Vig»] www.dvdbeaver.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).