Edukira joan

Bétharram afera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bétharram afera
Irudi
MotaEpaiketa
eskandalu politikoa
child sexual abuse scandal (en) Itzuli
Honen parte daEliza Katolikoak haurren aurka eragindako sexu abusuak
Data1980
1970
1960
1950
Estatu burujabeFrantzia
François Bayrou
Kronologia
Haurren aurkako sexu-abusu

Betharramgo ikastetxean, Notre-Dame de Bétharram ikastetxe katolikoan alegia, (Lestelle-Bétharram, Okzitania) indarkeria fisikoa edo sexu abusuak jasan izanaren salaketak ugari bildu ziren 2024tik aurrera. Betharramgo kongregazioaren izenean Laurent Baxo mintzatu zen, eta sexu erasoen eta bortizkerien erantzukizuna hartu zuen. Biktimei kalte ordainak emanen zizkieten, eta ikerketa komisio independente bat sortu zuten erasoen «arrazoiak» aztertzeko. Betharramgo indarkeria kasuak 1960ko hamarkadatik 1990eko hamarkadara bitartekoak dira. Jasotako salaketak 200 baino gehiago dira.

Notre-Dame-de-Betharram ikastetxeko ikasle ohiek 2024ko urri hastapenean sortu zuten Facebook talde bat nerabezaroan bizitako sexu erasoak eta bortizkeriak salatzeko. Ikastetxe katolikoko apez eta zaindari ohi batzuen kontrako 150 salaketa inguru bildu zituzten. Paueko prokuradore Rodolphe Jarryk ikerketa ireki zuen. Ikerketak urte bat iraun ondotik, zaindari ohi bat akusaziopean ezarri eta behin-behineko atxiloaldian eman dute.[1]

Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira.[2]

Ikerketa komisioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis Joinet Institutuak osatutako ikerketa komisioak testigantzak biltzeari ekin dio azken hilabeteetan. Honakoa da komisioaren xedea: hainbat urtetan Betharramgo ikastetxe pribatu katolikoan gertatutako indarkeriaren izaera kalifikatzea eta biktimentzako aitortza neurriak proposatzea.[3] Ipar Euskal Herritik hainbat ikasle joaten ziren bertara ikastera, eta haietariko batzuek sexu erasoak eta bortizkeriak jasan zituzten.[1]

Betharramgo aferan ezarritako 217 salaketak (2025eko uztailan) hamabost apezek eta lau zaindari laikok egindako erasoei dagozkie, baita hiru ikasle ohik egindakoei ere —adingabeak ziren garai hartan—.[4] Alde batetik, badira indarkeria fisiko eta moral kasuak: kolpeak, belarrietatik tiratzea, umiliazioak, ikasleak beren pixan lo egiten utzi izana... Eta, bestalde, badira sexu indarkeria kasuak: ukituak, sexu erasoak eta bortxaketak. Adibidez, erasotzaileen artean, bi nagusitzen dira: Karrikart apeza eta Cheval izendatutako zaindaria. Lehenaren kontra 32 salaketa daude mementokotz, horietarik 27 bortxaketa eta sexu erasoengatik; bigarrenaren kontra, aldiz, 105 salaketa daude jarriak, horietarik 34 mota bereko kasuengatik.[5]

Paxkal Indok Betharramen inguruan esaten zen esaldi ezagun bat gogorarazi du: "Lan ondo egiten ez baduzu, Betharramera joango zara". Lapurtarraren arabera, eskola katolikoan isiltasunak "sekulako lekua" zuen, eta etengabe ikasle on eta txarren bereizketa egiteak apaizen bortizkeria salatzea saihesten zuen, "jipoitzeko beldurrez".[6]

Ikerketa juridikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024. urte hastapenean abiatu zuen ikerketa juridikoa Paueko auzitegiak, eta prokuradoreak lehen urratsa eman zuen iragan astean. Bere agindupean, hiru gizon atzeman zituzten otsailaren 19an Biarnon, eta atxiloaldia bururaturik, horietako bi aske utzi zituzten, legediari segi, egotzi zizkieten ekintzak aspaldikoak zirelakoan. Frantziako Estatuan, preskripzio epea hamar urtekoa da sexu indarkerien kasuan, baina 20 urtekoa da hamabost urtez petitakoa izan bazen erasotua eta 30 urtekoa, berriz, bortxaketen kasuan. Hirugarrenari dagokionez, epaileak behin-behineko espetxealdia agindu zuen, otsailaren 21ean. Bi delitu larri egotzi dizkio, batetik, 1991 eta 1994 urteen artean hainbat bortxaketa burutu izana, bestetik, 2004an 15 urtepeko ikasle bati sexu-erasoa egin izana.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]