B1 Centauro
| B1 Centauro | |
|---|---|
| Mota | tank destroyer (en) |
| Jatorrizko herrialdea | |
| Zerbitzua | |
| Produkzioa | |
| Fabrikatzailea | Iveco |
| Zehaztasunak | |
| Luzera | 7,85 m |
| Zabalera | 2,94 m |
| Altuera | 2,73 m |
B1 Centauro (euskaraz: «zentauro») zortzi gurpileko tanke-ehiztaria da. Bere izena Regio Esercitoren 131. Centauro dibisio blindatuaren omenez jasotzen du, 1943ko Tunisiako kanpainan erabat suntsitua geratu zena. Errekonozimendu blindatu taktikorako eta tanke-ehizarako diseinatua.[1][2] Società Consortile Iveco Fiat - OTO Melara (CIO) fabrikatzaile italiarren partzuergoak garatu zuen, Leonardok bat eginda, 2016tik aurrera. Iveco Fiat arduratu zen kroskoa eta propultsio-sistemak garatzeaz, eta OTO Melara izan zen dorretxoen eta arma-sistemen garapenaren arduraduna. Centauro tankeen aurkako errekonozimendu-ibilgailu gisa egindako lehen diseinutik aurrera, beste aldaera batzuk egin ziren, hala nola langileak garraiatzeko ibilgailu blindatua eta infanteriako borrokarako VBM Freccia ibilgailua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Iraq: Italian Lessons Learned"
- ↑ GÓMEZ HERNÁNDEZ, Enrique: "Blindado sobre ruedas Centauro: peón de brega de la exploración de Caballería", FUERZA TERRESTRE n.44, agosto de 2007
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |