BBC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
BBCren egoitza Londresen

British Broadcasting Corporation edo BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista enpresa garrantzitsuena da. Gainera mundu osoko berriemaile nagusia da eta munduan zehar sinesgarritasunaren ikurtzat hartzen da.

1922ko urriaren 18an sortu zen irratia emititzeko eta 1936ko azaroaren 2an hasi zen telebista saioak ematen.

On-line, webgunea 30 hizkuntza baino gehiagotan dauka konpainiak.

Irrati kateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Radio1: Musika eta aisialdia.
  • Radio2: Erresuma Batuko irrati katerik entzunena, 12,9 milioi entzulerekin.
  • Radio3: Musika berezia: klasikoa, opera, munduko musika...
  • Radio4: Gai intelektualak, albisteak, nobelak, literatura...
  • Radio5: Eguneko 24 ordutan albisteak, kirola eta eztabaidak.
  • Tokiko irrati kateak: Gales, Eskozia eta Ipar Irlandan bereziki, baita tokiko hizkuntzetan emititzen dutenak ere.
  • BBC World Service: Atzerrirako irratia.
BBCren logotipoa

Telebista kateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • BBC One: Munduko lehen telebista kate publikoa.
  • BBC Two: Dokumentalak, eztabaidak, analisia... Koloretan emititu zuen lehen telebista munduan (1967).
  • BBC Three: Gazteentzako telebista.
  • BBC Four: Telebista "inteligentea". Dokumentalak, filmak jatorrizko bertsioan, telesail ezagunak.
  • BBC News 24: Egun osoan zehar albisteak.
  • BBC Parliament: Westmister-eko aferak eta nazioarteko politika.
  • CBBC: Haurrentzako telebista (6 urtetik gorakoentzat).
  • CBeebies: Haurrentzako (6 urtetik beherakoentzat).
  • BBC World: Nazioarteko telebista, publizitate bidez finantzatua, nazioarteko albisteak eta analisia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: BBC Aldatu lotura Wikidatan