BIBSYS

Wikipedia, Entziklopedia askea
BIBSYS
Datuak
Motaerakunde publikoa eta online datu-basea
HerrialdeaNorvegia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1972
Desagerpena2018ko urtarrilaren 1a

BIBSYS Norvegiako Hezkuntza Ministerioak sortutako eta antolatutako erakunde administratiboa da. Bere helburu nagusia hezkuntzarekin eta ikerketarekin lotutako datuak eta zerbitzuak eskaintzea da. Eskaintzen dituzten informazioak, neurri handi batean, bibliotekonomiarekin eta, orokorrean, liburutegien gestioarekin lotutakoak dira. Beste arlo bat aisialdiarekin lotutako datuak dira.[1]

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Formalki BIBSYS Trondheimen dagoen Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatearen unitatean kokatzen da. Zuzendaritza, bestetik, Norvegiako Hezkuntza Ministerioak izendatzen du. Halaber, DataCitek Norvegian duen ordezkaria da eta horrek hezkuntza instituzioen arteko objektuen identifikatzaile berak erabiltzea ahalbideratzen du.

BIBSYSek Norvegiako hogei inguruko unibertsitateekin, Norvegiako Liburutegi Nazionalarekin eta beste ikerketa instituzioekin kolaboratzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BIBSYS erakundea 1972an sortu zen. Hasieran Norvegiako Zientzien eta Letren Errege Elkarteako liburutegiaren eta Norvegiako Teknologia Institutuaren arteko kolaborazio proiektua bezala. Helburua bibliotekonomiaren barruko errutinak automatizatzea zen. Ondoren, bere funtzioak zabaltzen joan ziren, sistema nazionala osoarentzako errekurtsoa izateko, baita ere liburutegien erabiltzaileentzako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]