Edukira joan

BMO Field

BMO Field
Kokapena
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
HiriaToronto
Koordenatuak43°37′58″N 79°25′07″W / 43.63278°N 79.41861°W / 43.63278; -79.41861
Mapa
Historia eta erabilera
2015eko Panamerikar Jokoak
Inaugurazioa2007ko apirilaren 28a
JabeaMunicipal government of Toronto (en) Itzuli
KudeatzaileaMaple Leaf Sports & Entertainment
Izenaren jatorriaBank of Montreal
Kirolafutbola
kanadar futbola
hamabosteko errugbia
ErabiltzaileaKanadako futbol selekzio nazionala
Toronto FC (en) Itzuli
Toronto Argonauts (en) Itzuli 2016
Edukiera21.566
Arkitektura
EraikitzaileaPCL Construction (en) Itzuli
Egitura ingeniaritzaHalcrow Group
Kontaktua
Helbidea170 Princes’ Blvd, Toronto, Ontario
Webgune ofiziala

BMO Field Toronto hirian dagoen erabilera mistoko estadioa da. Exhibition Placen dago, eta Maple Leaf Sports & Entertainment korporazioak kudeatzen du. Kanadar Futbol Ligako (CFL) Toronto Argonauts eta Major League Soccerreko (MLS) Toronto FC taldeen egoitza da. Bertoko babeslea denez, Bank of Montrealen izena darama, normalean "BMO" (ˈbiːmoʊ ahoskatua) deitua.

Estadioa Exhibition Stadium zegoen leku berean eraiki zuten, kanadar futboleko Toronto Argonauts, beisboleko Toronto Blue Jays eta futboleko Toronto Blizzarden zelaia, 1999an eraitsi zutena.

2007ko 20 urtez azpiko Munduko Futbol Kopako egoitzetako bat izan zen. Bertan 12 partida jokatu ziren, finala eta hirugarren posturako partida barne.[1] 2007ko apirilaren 28an inauguratu zen, Toronto FCk Kansas City Wizardsen aurka 0-1 galdu zuen partiduarekin, 20.148 ikuslerekin. Gol bakarra Eddie Johnsonek sartu zuen 81 minutuan.[2]

2017ko urtarrilaren 1ean, estadioak NHL Centennial Classic hartu zuen, Toronto Maple Leafs eta Detroit Red Wings taldeen arteko izotz hockeyko partida, 40.148 ikusleren aurrean egindakoa, talde anfitrioiaren eta National Hockey Leagueren mendeurrenaren baitan.

BMO Fielden beste ekitaldi batzuk ere egin dituzte, hala nola Genesis taldeak 2007ko irailaren 7an Turn It on Again biraren barruan Ipar Amerikan eman zuen inaugurazio-kontzertua.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]