Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

BRICS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

BRICS
(Brazil, Russia, India, China eta South Africa)
Kokapena
1002-BRIC-en bilakaera 2001-2016 aldian.svg
Presidente: Dilma Rousseff
Presidente: Vladimir Putin
Lehen Ministro: Narendra Modi
Presidente:: Xi Jinping
Presidente:: Jacob Zuma

BRICS garatzeko bidean dauden bost herrialde nagusien ingelesezko akronimoa: Brazil, Russia, India, China eta South Africa, hau da, Brasil, Errusia, India, txina eta Hegoafrika. Jatorrizko izena "BRIC" zuen, 2010. artean Hegoafrika onartu arte. Bere ekonomiak handiak izateaz gain eta hazkunde esponentziala jasaten dute eta, mundu mailan, eragin handia dute. 2014an 3.000 mila miloi biztanle zituzten, mundu osoko %40a eta bere barne produktu gordina 16.039 trilioi $rekoa zen (mundu osoko %20a).[1]

Izena Jim O'Neill ekonomialariak asmatu zuen, Building Better Global Economic BRICs bere liburuarentzat.[2]

Gailurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero, 2009tik aurrera, kideek goi bilerak egin dituzte:

Data(k) Antolatzailea Buruzagia Egoitza
1.a 2009-6-16  Errusia Dmitri Medvedev Jekaterinburg (Sevastianov Etxea)
2.a 2010-4-15  Brasil Luiz Inácio Lula da Silva Brasilia
3.a 2011-4-14  Txina Hu Jintao Sanya (Sheraton Sanya Resort)
4.a 2012-3-29  India Manmohan Singh New Delhi (Taj Mahal Hotel)
5.a 2013-3-26–27  Hegoafrika Jacob Zuma Durban (Durban ICC)
6.a 2014-7-14–16  Brasil Dilma Rousseff Fortaleza (Centro de Eventos do Ceará)
7.a 2015  Errusia Vladimir Putin Ufa

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo datuak Nazioarteko Diru Funtsak 2013ko apirilerako argitaratu zuen, estatubatuar dolarretan.[1]

Herrialdea Biztanleria BPG
(nominala)
Kontsumitzaileen
gastua (2009)
Gobernuaren
aurrekontua
Esportazioak Inportazioak BPG
(per capita)
Alfabetatze-tasa Bizi itxaropena GGI
 Brasil 201.046.886 2.242,8 b$ 1.266,3 b$ 846,6 b$ 256 b$ 238,8 b$ 13.623 $ %93,5 74,6 0,744 (geh.)
 Errusia 143.451.702 2.118,0 b$ 671,6 b$ 414,0 b$ 542,5 b$ 358,1 b$ 17.708 $ %99,6 70,7 0,778 (geh.)
 India 1.210.193.422 1.870,6 b$ 737,9 b$ 281 b$ 309,1 b$ 500,3 b$ 3.829 $ %74,04 64,2 0,586 (bat.)
 Txina 1.354.040.000 9.181,4 b$ 1.835,3 b$ 2.031 b$ 2.021 b$ 1.780 b$ 9.161 $ %95,1 [3] 72,7 0,719 (geh.)
 Hegoafrika 51.770.560 350,8 b$ 173,8 b$ 95,27 b$ 101,2 b$ 106,8 b$ 11.375 $ %93[4] 51,2 0,658 (bat.)

Indonesia eta Turkia etorkizunerako balizko kideak dira, baina Argentina, Egipto, Iran, Nigeria eta Siriak arreta azaldu dute.[5][6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]